Dokuteka
Pintxo-txapelketa
Euskal Herriko pintxo-txapelketak sukaldaririk onenak bildu ditu aurten ere Donostian, Kursaalean.
Pintxoak egiteak arte eta abilezia berezia eskatzen du, eta horrelako txapelketetan aurrean gelditzeak ospe handia ematen die sukaldari eta jatetxeei. Gai horri buruz da ondorengo erreportajea.
KAZETARIA. Euskal Herriko pintxo-txapelketak aurten ere sukaldaririk onenak bildu ditu Donostian, Kursaalean. Bai behintzat txikiaren handia nabarmen uzten duen sukaldaritzaren eremuko onenak. Lehia dago batetik, adiskidetasun handia bestetik, negozioa eta harreman-estutzeak ere bai. Helduleku asko dituen ekimena izanik, batzuentzat eta besteentzat txapelketak duen garrantzia aztertu du Asier Odriozola lankideak. ASIER ODRIOZOLA KAZETARIA. Pintxo-txapelketak protagonista nagusi batzuk ditu: sukaldariak. Eurenak dira sortze-lanak, eurek egin dituzte orduak eta orduak taberna bakoitzeko sukalde-laborategian, froga gora, froga behera, asmatu izanaren sentsazioa eta saihesteko moduko erabakiak tartekatuz. Batzuk berehala geratzen dira bidean nahiz eta arrakasta handiko tabernetako sukaldari izan. Onak, bere ekintzak baino hobeak ere badira epaimahaiko kideen iritzian. Beste batzuek aurrera egiten dute eta txapelaren esperantza pizten zaie. Zergatik, ordea, hainbesteko grina? Ohorea dago batetik. Baina lokalaren izen ona ere bai jokoan. Hondarribiko Gran Sol tabernak asko daki horretaz. Mikel Muñoz.
MIKEL MUÑOZ. Bi aldiz irabazi dugu lehenengo premioa (saria). Eta gero dauzkagu bigarren premioak, eta premioren bat ere bai Euskal Herrian.
ASIER ODRIOZOLA. Horrenbeste errekonozimendurekin Gran Solen badakite txapelaren onurak zein diren.
MIKEL MUÑOZ. Hombre (jakina), azkenean, pues jendeak ere bai ikusten du, irabazten baduzu jendea joaten da probatzera, ez? Bueno, azkenean da prentsan edo hitz egitean jendeak ikusten badu ba, ere bai ematen dio probatzeko gauzak, ez?
ASIER ODRIOZOLA. Lehia irabaztera datoz sukaldariak, baina beste ofizio-kideetatik ikastera ere bai.
MIKEL MUÑOZ. Bai. Bueno, azkenean ere bai, horrek balio du ideiak hartzeko ere bai, ez? Azkenean hartzen dituzu ideia pila bat. Eta joe, irabazten duzu pilo bat beste sukaldariekin, ez? Porke, azkenean dago nibel (maila) handia.
ASIER ODRIOZOLA. Gran Sol ohiko parte-hartzailea da eta La Sardara, hau ere Hondarribikoa. Berri samarrak dira, baina iazko txapeldunak. Bakailaoarekin egindako pintxoak txapela irabazi zuen eta kontsumitzaileen bedeinkapena ere bai. Milaka saldu dituzte. Martín Merino.
MARTÍN MERINO. 15 mila bider 2, gutxi gorabehera, 30 mila. Da barbaridade bat. Egia esaten baldin badugu, bai. Baina da demandak eskatzen duena. Eta 30 mila eskatzen badute, egin behar dira.
ASIER ODRIOZOLA. Beraz, garbi dago iazko txapeldunak on egin diola negozioari.
MARTÍN MERINO. Bueno, eman dio lana eta lana. Kalera irten gara ba pintxoak egitera, konpromisoak betetzera eta gero gure tabernan ere bai, lan asko egitera.
ASIER ODRIOZOLA. Etxean, lokalean, lan asko beraz, baina batean eta bestean ekitaldi askori erantzun beharra ere bai.
MARTÍN MERINO. Hori, hori beti publikoak ematen du, eta joaten zarenean ebento (ekitaldi) batzuetara egin behar dituzu ere bai, eta eraman, eta egin kanpoan. Zailagoa da, e! Etxean errazagoa da egitea, dominatzen duzu gehiago. Kanpora irteten zarenean, pixka bat zailagoa da egitea.
ASIER ODRIOZOLA. Txapelketa ez da, ordea, sukaldarientzat bakarrik interesgarri, merkataletxeentzat ere bai, gehienak ostalaritza-eremukoak. Aukerak ikusten dituzte hainbeste profesionalen artean, esaterako, labe-saltzaileek. Koti Esnaola.
KOTI ESNAOLA. Txikiak izango dituk, tabernariak izango dituk, baina hemen zagok “La crème de la crème”, bai. Urtez urte gauza handitzen doa, profesionaltasun handiagoa dago, eta bueno, jendea toki guztietatik etortzen duk eta, bueno, ikusten diagu interesantea dela, eta patrozinatzea ere.
ASIER ODRIOZOLA. Batzuek eta besteek egiten dute txapelketa eta batzuei eta besteei interesatzen zaie, begi-bistako geratu denez.
