detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal Herritik kanpo modan daude euskal izenak

Horren adibide, 1 formulako pilotu Nico Rosberg-ek Alaia izena jarri diola alabari. Estatuan gero eta ohikoagoak dira euskal izenak.

Esaterako, Ainhoa gehiago daude Madrilen edo Bartzelonan Euskal Herriko edozein probiantziatan baino.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Ainhoa Furundarena berriemailea.- Sare sozialetan pil-pilean dabilen gaia da eta milaka mezu eta elkarbanatze lortu ditu. Nico Rosberg, 1 formulako pilotuak, Alaia izena jarri dio alabari, euskal jatorriari erreferentzia eginez. Euskal izenak modan daude Euskal Herritik kanpo.
Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindia).- Izen politak direlako. Ahoskatzeko ederrak dira eta ezezagunak erabat.
Ainhoa Furundarena berriemailea.- Ameriketan hara emigratu duten euskaldunen oihartzunagatik beharbada, euskal izenak entzunagoak dira. Estatu Batuetan, esate baterako, umeen izenak aurkitzeko atari honek (http://babynames.allparenting.com/) badu euskal izenentzat lekua.
Espainian ere gure izenen gorakada izugarria izan da.
Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindia).- Agertzen garelako prentsan: kantariak, hor daukagu Ainhoa, edo aurkezleak, Ane, edo kirolariengatik, ezta? Hor daukagu pues Xabier, daukagu Iker famatua, ezta?
Ainhoa Furundarena berriemailea.- Eta hauxe datu bitxia.
Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindia).- Gaur egun Ainhoa gehiago daude Madrilen edo Bartzelonan Euskal Herriko edozein probintziatan baino.
Ainhoa Furundarena berriemailea.- Gurean ere joera da geroz eta euskal izen gehiago jartzea. Hori bai, ezohikoak eta gutxi entzuten direnak.
Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindia).- Orain arte erabili ez direnak, pues, edo toponimoak edo hitz arruntak edo, adibidez, landareak ere ba, Urki edo horrelakoak, Euskal Herrian modan daude.
Ainhoa Furundarena berriemailea.- Egunero 300.000 ume jaiotzen dira munduan. Nork daki Alaia izenak izan duen arrakastarekin, agian, etorkizunean, gehiago izango dira atzerrian Euskal Herrian baino.

detalle2

Docuteca

B2
15-09-2015

x61pRelaContWAR

16270508
01:29

x61pViewCountWAR

7707

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR