detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Mandatuak (jj-84)

Jon bankura joan da kontuak ezabatzera eta dendara Joneren mandatuak egitera. Gezurretan harrapatuko dute, ordea.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATAL 84 Enkarguak (Mandatuak)


W-JON Bankura noa eta segidan supermerkatura. Zerbait behar duzu?
W-JONE  Bankutik edo supermerkatutik?
W-JON Bankutik ezer gutxi zeren,  kontu korrontea eta kreditu txartela baja ematera noa.
W-JONE Zer ba? Aizu Jon arazorik baduzu esan lasai.
W-JON Ez ez,  lasai. Besterik gabe,  potroetaraino nago bankuarekin eta kontua ixtea erabaki dut
W-JONE Aizu ba inporta ez bazaizu labadora (ikuzgailu) xaboia erosidazu (eros iezadazu).
W-JON Bale… beste zerbait okurritzen bazaizu bidali mezua.

JON (Bakarrizketa)
    Joder ez naiz jabetu erosketa egitera etorri naizela eta kreditu txartela anulatu (baliogabetu) berri dudala bankuan. Bueno beste batetarako uztiko dut erosketa.
W-JONE
    Kola-kao potea… handia.  Laranja poltsa bat.
JON (Bakarrizketa)
    Ea,  20 euroko bi billete eta txanpon batzuk poltsikoan.bueno nahikoa izango da.
 W-JONE Olioa. Virgen extra. Pare bat botila.
JON (Bakarrizketa,  tonitoarekin)
    ¨Zerbait okurritzen bazaizu idatzi mezua¨ Buffff zertarako ireki dut nik ahoa
 W-JONE
    Desodorante neutroa, eta bide batez,  sekzio horretan,  xanpua. Ile lehorrarentzat  Febort Professional,  pote beltza. letra berde eta zuriduna.
JON  (Bakarhizketa)
    Joder,  baina nola balio dezake xanpu puta batek 22 euro?

JON
    Barkatu,  xanpua ezin izan dizut hartu, zure mezua irakurri dudanerako ia autoan nengoen.
JONE
    Lasai, geratzen zait, baina bueno han zeundenez,  aprobetxatzeko, Zer moduz bankuan?
JON
    Ongi, betiko moduan, ostia txarrez jarri naiz baina kostata bada ere lortu dut nahi nuena
JONE
    Baina zer egin behar zenuen?
JON
    Bankuan nituen kontu guztiak itxi ditut.
JONE
    Eta zer egin duzu diruarekin?
JON
    Beste banku batean sartu. Ez dagoelako beste erremediorik.
JONE
    Traba asko jarri dizute?
JON
    Jasan ezin ditudan bi kontzeptuk bat egiten dute bankuetan, batetik zentzurik gabeko burokrazia eta bestetik zurikeria hori, peloteo nazkagarria.
JON
    Banku horretan aitaren lehengusu batek egin du lan betidanik eta.
JONE
    Ba komenigarria izaten da halako tokietan ezagunak izatea.
JON
    Ba ez dakit zer esan, nire kasuan beti izan dut hor kontu korrontea, konturatu naizen arte denagatik kobratzen zidatela,  kreditu txartela,  libretako lerroak.
JONE
    Guztiek egiten dute hori.
JON
    Baina ez hainbeste, zeren dena itxi behar nuela esan diedanean, orduan hasi zaizkit eskaintzak egiten hau eta bestea kentzeko. Aitaren lehengusuak ere hotsegin dit.
JONE
    Eta?
JON
    Ez dut telefonoa hartu ere egin, 20 urtetan ahal zuten komisio guztia kobratu eta kontua istera noanean hots egiten dit? Keleden!
JONE
     Bai,  halakoek amorru handia ematen dute.
JON
    Inuxentekeria hutsa dela badakit,  baina gaur behintzat bankutik ateratzean haiek ni atrakatu beharrean,  nik haiek atrakatu ditudala sentitu dut.
JONE
    Putada da baina egun ordainketak,  lansariak,  errentak,  ezinezkoa da horiek bideratzea kontu korronterik gabe.
JON:
    Ia,  joder,   baina pasada bat da, zenbakiak egin eta kontu korrontea eta kreditu txartela izatea,  hilabetero zure xanpu hori baino garestiago ateratzen da.
JONE
    Aizu Jon.
JON
    Zer?
JONE
    Eta zuk nola dakizu xanpua garestia dela mezua jaso duzunean autoan bazeunden?

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2 C1
04-05-2015

x61pRelaContWAR

16269221

x61pViewCountWAR

2797

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR