Dokuteka
Jon eta Jone II. Igande-pausoz (jj-85)
Asteguna izan arren, gaurkoan ez dute presarik eta patxadaz gosaltzen dute elkarrekin, aberatsek bezala igade-pausoz.
ATAL 85 Igande-pausoz
JONE
Jon Itzali iratzargailu puta hori.
JON
Non dago?
JONE
Eta nola nahi duzu nik jakitea?
JON
Ba normalena hori litzateke, zuk jarri zenuen eta.
JONE
Baina gaur arratsaldez lan egin behar dut, joder.
JON
Nik ez dakit zer lan-ordutegi duzun Jone
JONE
Joder, kentzea ahaztuko nuen atzo, itzali mesedez eta gera gaitezen apur bat gehiago ohean.
JONE
Zergatik ez zara ohean geratu?
JON
Tarte batean geratu naiz, baina zure marmota itxura ikusi baino, nahiago nuen jaiki eta gosaria prestatu.
JONE
Laranja zukua egin duzu, uhmm.
JON
Eta kafea deluxe, opari egin nizun espuma egiteko katxarritoa (tresnatxoa) erabili dut.
JONE
Zuk estreinatu duzu orduan.
JON
Aizu presaka ez gabiltzanez, inporta ez bazaizu irratia jarri beharrean musika jarriko dut…
JONE
Bale…
JON
Igandea bailitzan… musikita jarri, lasai gosaldu…
JONE
jajajajja eta gero mezetara.
JONE
Igande-pausoz ibiliko gara gaur.
JON
Igande-pausoz?
JONE
Bai, aitonari entzuten nion nik hori txikitan, igande-pausoz ibiltzea, lasai ibiltzea, ez bakarrik abiadurari dagokionez, nik uste hark jendea aberatsarengatik esaten zuela, igande-pausoz ibiltzen zirela beti.
JON
Ba bada jendea egunero horrela gosaltzen duena, presarik gabe, agobiorik (larritasunik) gabe.
JONE
Nik uste nuen zu horietako ba zinela.
JON
Zu ezagutu arte bai, baina bueno, gaur behintzat igande-pausoz gosalduko dugu.
JON
Aizu Jone, zure ex-arekin pisu honetan bizi zinen?
JONE
Ez, hiri kanpokaldeko adosatu (elkarri atxikitako etxe) horietako batean bizi ginen, badakizu, topiko guztia betetzen genuen, haurra, adosatua, audia garagean.
JON
Eta ez zizun penarik eman etxe hartan bizitzetik, pisu batean bizitzera pasatzeak?
JONE
Ba egia esatea nahi baduzu, badakit jendeari kontrakoa gustatzen zaiola, baina nik nahiago dut pisua, tontakeria izango da, baina lehengoan esan nizuna, bizilagun berriekin, ez dakit, nolabait jendeartean bizitzearen senstazioa dut.
JON
Nola dute izena bizilagun berrien alabek, Nikoren lagunak direnak, ez naiz sekula akordatzen.?
JONE
Kattalin eta Maia, Bada, horixe esan nahi nuen, adosatuan bizi ginenean ez genuen bizilagunekin traturik, bueno hori ere ez da egia.
JONE
Oskarrek bertan ezagutu zuen Vanesa
JON
Bizilaguna zen?
JONE
Ez, bizilagunen haurrak zaintzen zituena, baina bueno, ordurako gureak ez zuen zentzurik, elkarrekin bizi ginen baina ez geunden elkarrekin, zentzu horretan ez diet inongo errurik botatzen ez Vanesari ez Oskarri.
JON
Ez dakit zer laranja klase den hau, baina zuku gehiago egin beharko dizut goizetan.
JONE
Aitortu behar dut ez dudala beti orain esan dizudan hau pentsatu.
JON
Eta zuk? Oskarren ondoren izan al zenuen beste lagunik?
JONE
Bai, oso serioak ez baina bueno.
JON
Serioak? Bat baino gehiago?
JONE
Bueno lagunak bai, ez ziren nobioak, baina harremanak izan ditut bai
JON
Eta zenbat?
JONE
Ba batzuk
JON
Baina batzuk esku batekin zenbatu daitezkeenak edo batzuk autobus batean kabitzen ez direnak?
JONE
Ba autobus bat ez, baina esku bat baino gehiago beharko zenuke zenbatzeko.
JON
Hara, eta gero neri esaten didazu playboy.
JONE
Ia baina nireak ez ziren gauza serioak, gau bateko rolloak besterik ez…
JON
Uf, bale, horrek askoz hobeto sentiarazten dit
JONE
Baina zer? Orain zu jarri behar zara jeloskor?
JON
Jeloskor ni? Zergatik? Ni ez naiz batere jeloskor.
JONE
Jakina ezetz.
JON
Emaidazu zuku gehiago, ea niri ere efektu bera egiten didan.
