detalle dokuteka-generico-fitxa

Heroiak eta gaizkileak

Nor dira Historia unibertsaleko heroi eta gaizkilerik handienak? Ikasle batzuei galdetu diete eta hemen dituzu erantzunak. Ados al zaude zerrenda horrekin?

Hiztegi lagungarria

heroi - héroe
gaizkile - malhechor/a
zerrenda - lista
herrialde - país

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA NESKA. Kaixo, arratsalde on. Historia unibertsaleko heroi eta gaizkileen zerrenda egin dute mundu guztiko 7.000 ikaslek.
ESATARIA MUTILA. Eta ondorioak dio Hitler dela Historiako gaizkilerik handiena eta beste muturrean, heroien zerrendan, Einstein jarri dute lehen postuan.
ESATARIA NESKA. 37 herrialdetan egin dute galdeketa hau: Argentina, Tunez, Japonia edo India bezalako herrialde anitzetan, eta gure aldetik Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek ere parte hartu du.
ESATARIA MUTILA. Hasieran, historia unibertsaleko pertsona eta gertakizun garrantzitsuenak izendatzeko eskatu zitzaien eta behin multzo hau osatuta, 1etik 7arterako nota jarri zieten zenbateraino ziren positibo edo negatibo erabakitzeko.
ESATARIA NESKA. Horrela osatu dute heroi eta gaizkileen rankinga. Gaizkileen artean, 1. postuan esan dizuegu, Hitler jarri dute eta hortik aurrera…
ESATARIA MUTILA. Hortik aurrera, Top 10ean daude: Adolf Hitler, Osama bin Laden, Saddam Hussein, George Bush semea, Stalin, Mao, Lenin, Genghis Khan, Saladino, Qin enperadorea eta Napoleon.
ESATARIA NESKA. Horiek gaizkileak. Eta heroiak, Xabi, zeintzuk dira heroiak?
ESATARIA MUTILA. Einsteinen atzetik jarri dituzte Ama Teresa, Gandhi, Martin Luther King, Newton, Jesus, Mandela, Edison, Lincoln eta Buda.
ESATARIA NESKA. Emakume bakarra, e, bi zerrenda hauetan.

detalle2

Docuteca

B1
18-05-2015

x61pRelaContWAR

16268933
00:01:15

x61pViewCountWAR

4389

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR