detalle dokuteka-generico-fitxa

Maizpide barnetegiaren ikasle gehienak, gipuzkoarrak

Lazkaoko Maizpide barnetegian dituzten ikasleen gehiengoa gipuzkoarra dela dio Marian Bidegain irakasleak, beste herrialdetatik eta mundutik etorritakoak gero eta gehiago diren arren.

Urteen poderioz, euskararen esparruan lorpen handiak egin direla uste du Marianek.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kike Amonarriz.- Marian, zu Maizpideko irakasle zara, bertan 15 urte zuzendari izan zara. Espero al zenuten Maizpidek halako erreferentzialtasuna irabaztea euskal munduan?
Marian Bidegain.- Bai, erreferentzia, erreferentzia… baina hainbeste urte irautea ere ez. 70eko hamarkadan gure leloa zen 2000. urterako Goierri euskaldunduta. Tokitan geratu da, ezta? Bai, badakigu prozesua luzea dela eta ez dago… aurrera begira jarri beharra dago eta ez dago etsitzerik, ezta?
Kike Amonarriz.- Eta nongo ikasleak dira eta ze erritmotan jarduten duzue hemen?
Marian Bidegain.- Gezurra badirudi ere, ikasle gehienak gipuzkoarrak, e? baina arabar asko, bizkaitarrak geroz eta gehiago, nafarrak ere asko, Iparraldekoak ere geroz eta gehiago eta gero mundu osokoak.
Kike Amonarriz.- Zein zen egoera 70eko hamarkadan eta zertan aldatu da?
Marian Bidegain.- 70eko hamarkadan material eskasia, hau da, arrapastaka, zer bilatuko euskaraz, ikasleei begira, alegia, ezta? Hain gutxi zen! Gaur, berriz, ez dakigu zer aukeratu.
Ikasleen perfilari dagokionez, ba, beti gogoan dut udako ikastaro batean zortziehun lagun ilaran matrikulatzeko, ba, gogoa eta beharrarekin, ezta? Orduan, hori dena apaldu da, ezta?
Kike Amonarriz.- Eta Goierri osoari begira?
Marian Bidegain.- Goierri osoari begira, ba, dudarik gabe, lorpen handiak egin dira, hori ez dago ukatzerik. 70eko hamarkada horretan, noski, ikastolak hor zeuden, baina ezer gutxi gehiago. Etxeetan eta eguneroko harremanak edo, agian, denak euskaraz, baina lan-mundua eta hori, hori dena, den-dena, gaztelaniaz eta alde horretatik, aurrerapauso handiak egin dira, baina ume eta gazte guztiek dakite euskaraz. Orduan, ez dugu erabat asmatu horien harremanak ez direlako euskarazkoak, ezta?
Kike Amonarriz.- Zu, Marian, historia arakatzen ere ibili zara, egin dituzu hemen ikerketa-beketan eta hainbat liburu ere plazaratu dituzue lantalde batean. Zer eskaini dio, zer aportatu dio Goierrik euskarari?
Marian Bidegain.- Hasi pertsonetatik eta eredu izatera toki askotan, lan-munduan, euskaltegi eta barnetegi milaka ikasle euskaldundu, familia euskaldunak ere eredugarri izan dira Goierrin. Alde horretatik, Goierrik badu, nik uste dut, baduela toki handi bat euskararen historian ere.
Kike Amonarriz.- Eta Goierriko enbaxadorea aukeratu beharko bagenu, zein aukeratu beharko genuke? 
Marian Bidegain.- Izalgo gazta.
Kike Amonarriz.- Izal?
Marian Bidegain.- I-zal, I-di-a-za-bal, Idiazabalgo gazta.

detalle2

Docuteca

B2
22-04-2015

x61pRelaContWAR

16268085
02:56

x61pViewCountWAR

6185

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR