detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Internet bidezko erosketak (37)

Jonen lagun batek denda baten lan egiten du eta Internet bidezko konpetentziari aurre egiteko zer trikimailu erabiltzen duten kontatu dio.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATALA 37 Internet erosketak

JON:
    Akordatzen nola jardun ginen lehengoan motoen inguruan ?
JONE:
    Bai
JON:
    Ba atzo kuriosidadez (jakin minez) moto denda batetara sartu nintzen
JONE:
    Motoa erosi nahi duzu?
JON:
    Galdetzea besterik ez..  bigarren eskukoak zer preziotan dauden jakiteko... eta bueno, sartu eta Anderrekin egin nuen topo.
JONE:
    Ander?
JON:
    Bai, ez zara akordatzen?
JONE:
     Ander.. Ander..
JON:
    Bai, nire lankide izan zen diseinu grafiko enpresa hartan...
JONE:
    Ah bai... Eta zertan dabil orain?
JON:
    Bada, moto-dendan dabil lanean
JONE:
    Bueno garai hartan ere bazen nahiko ¨moto-saltzailea¨ ...
JON:
    Ba kontua da urteak daramatzala moto denda horretan lanean.
JONE:
    Ez dakit ezagutuko nukeen.
JON:
    Bueno hark ere, nire moduan, “entrada” handiagoak ditu kopeta aldean.
JONE:
    Zure moduan burusoil?
JON:
    Zer diozu burusoil! “Entradak” ditut.
JONE:
    Bale bale... ez nekien hain sensiblea (suminkor) zinenik gai horrekin...
JON:
    Bada, “deskojonatzen” aritu gara, kaskoen salmentekin egiten duena kontatu dit, oso ona da.
JON:
    Esan dit, gaur egun Interneta dela eta, asko jaitsi direla salmentak.
JONE:
    Motoak ere Internetez erosten dira?
JON:
    Motoak ez osagarriak, kaskoak adibidez, baina hori ez da okerrena..
JONE:
    Utziozu interesgarriarena egiteari eta kontaidazu behingoz.
JON:
    Gauza da jende asko joaten zaiola dendara kaskoak ikustera, probatzera, baina gero Internetez erosten dituela.
JONE:
    Bueno hori kaskoekin eta ia denarekin egiten da egun
JON:
    Ba Anderrek kontatu dit, kaskoetan azaltzen den tamainaren pegatina aldatu egiten duela
JONE:
    Benetan ? jajaja
JON:
    Bai, horrela norbaitek probatu eta talla (neurria) ikusi ondoren, gero Internetez eskatzen duenean, talla (neurri) okerra erosten du.
JONE:
     Ona iruditzen zait, baina putada handi samarra..
JON:
    Noizbait norbait kexaka etorri omen zaio...
JONE:
    Jajajajajjaja benetan?
JON:
    Bai, baina klaro zer esan behar dizute.. zure dendan probatu dudan kaskoaren taila gaizki dago!
JONE:
    Zein ona... Ander beti izan da kabroi samarra.
JON:
    Bueno kabroia ez, aizu bere lana da, Internetez saltzen duen beste batentzat  debalde lan egiteak ez dio inori graziarik egingo.
JONE:
    Entzuna nuen musika dendekin gauza bera geratzen ari dela.
JON:
    Hemen hirian, bi besterik ez dira geratzen jada ezta? Zentroan ia-ia bata bestearen alboan dauden horiek
JONE:
    Bai, jendeak hori egiten duelako, instrumentua dendan probatu eta gero Internetez erosi.
JON:
    Ba zer esatea nahi duzu niri oso ona iruditzen zait kaskoena.
JONE:
    Zuri gertatzen ez bazaizu bai.
JON:
    Nik ez dut apenas ezer erosten Internet  bidez.
JONE:
    Nik gauza bera esaten nuen duela gutxi, baina konturatu naiz gero eta gehiagotan egiten dudala.
JON:
    Ikusiko duzu, Internetaren asuntu (kontu) honekin, hemendik urte batzuetara,  dendetan, gauzak frogatzeagatik ere kobratu egingo digute.
JONE:
    Jon joan beharra daukat, bihar tarte bat baduzu pasa zaitez bulegotik bale?

detalle2

Docuteca

B2 C1
16-03-2015

x61pRelaContWAR

16267099

x61pViewCountWAR

4258

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR