detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Mimosin (36)

Hotza egiten zuenean nola berotzen ziren azalduko dio Jonek.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATALA 36  Mimosin

JON:
    Kaixo Jone

JONE:
    Aupa Jon

JON:
    Aizu nahi dituzu laranja batzuk?

JONE:
    laranjak?

JON:
     Bai, badakizu laranja kolorea eta tenis pilota tamaina duten fruta horiek

JONE:
    Nabari da goizean goiz esnatu behar ez duenak umore hobeaz esnatzen dela bai..

JON:
    Nahi dituzu edo ez?

JONE:
    Baina zer? laranja kamioi bat lapurtu duzu edo zer?

JON:
    Oso gozoak daude eta gainera ez dute batere pepitarik... Nikori gustatzen zaizkio?

JONE:
    Zukuan bai...baina bestela fruta ez zaio gustatzen.. Aizu eta nolatan laranjak?

JON:
    Atzo nire amaren lagun baten etxean izan nintzen laranjak jasotzen...

JONE:
    Uii “amatxito” eta bere lagunekin... zer ongi...

JON:
    Hemendik urte batzuetara ikusiko duzu zein pelma (gogaikarri) izango zaren zu ere Nikorekin...

JONE:
    Baina lau laranja hartzeko zure laguntza behar zuten?

JON:
     Ez ama eta ez haren laguna ez dira gai laranjaondora igotzeko,  eta ez zenuke sinetsiko zenbat laranja eman dezakeen arbola bakar batek!

JONE:
    Niretzat laranjak superrean hazten dira...atera kontuak

JON:
     Ba atzo arbolan igota  aritu nintzen tximino baten moduan laranjak jasotzen...

JONE:
    Tximuarena egiten “perfektamente” irudikatzen zaitut..

JON:
    Azkenean kriston zakukadak jaso genituen eta orain laranja kilo piloa daukat niretzat bakarrik

JONE:
    Ba aizu, guretzat primeran

JON:
    Zer, emango al dizkiot batzuk Zuriñeri?

JONE:
    Nahi duzuna egin...

JON:
    Txantxetan ari nintzen...

JONE:
    Aizu... ez zara nire nobioa (senargaia).. eta hala bazina ere,..zuk zure laranjekin nahi duzuna egin dezakezu... asko ekarri dituzu gainera

JON:
    Jone badakizu nire ¨laranjak¨ zuretzat bakarrik direla..

JONE:
    Ba niri ere zukuan gustatzen zaizkit “asike” kontuz nirekin...

JONE:
    Ba niri betidanik beldurra eman dit arboletara igotzea, beti pentsatzen dut adarren bat hautsi eta jausiko naizela.

JON:
    Bueno arbolak eta arbolak daude,... ezagutu egin behar

JONE:
    Uuhh klaro eta zu expertoa (aditua) zara.. benga hasi klasea ematen

JON:
    Laranjaondoak adar fin xamarrak baditu ere fuerte eusten diote. Gereziondoak edo pikondoak dira arriskutsuak...  hartu dituzu apunteak?

JONE:
    Bai Punset jauna... orain gereziondo bat pikondo batetik bereizten ikasi beharko dut...

JON:
    Haurra nintzenean, baserrian bizi ziren lehengusuak nituen, eta hara joaten ginen bakoitzean beti tokatzen zitzaigun zerbait egitea.

JONE:
    Eta orain esango didazu baserritarra ere izan zinela..

JON:
    Ez.. baina bueno beti ikasten duzu zerbait.. adibidez kalefakziorik (berogailurik) gabe hotzik ez pasatzeko mimosin sistema

JONE:
    “Mimosin” sistema?

JON:
    Bai, txikitan, izeba-osaben baserriari ¨berogutxi¨ deitzen genion... pentsa... kontua da, izebak telebista aurrean jartzen gintuenean...

JONE:
    Telebista existitzen zen gara hartan?jajaja

JON:
    Bai bai, barre egin baina ni baino hiru urte gazteagoa besterik ez zera...

JONE:
    Ia baina zuk esan zenidan moduan MILF bat naiz..., ipur masailak inoiz baino gogorragoak ditut...

JON:
    Ea utzi ukitzen ea egia den jajaja

JONE:
    Kietoparau! ajjajaja

JON:
     Ba esaten ari nintzena. La casa de la pradera ikustera esertzen ginen denak eta izebak, haur bakoitzari ur beroarekin betetako mimosin botila urdin horietako bat ematen zion…

JONE:
     Ur poltsa baten moduan?

JON:
    Bai, eta han pasatzen genuen arratsalde osoa mimosin botila handiari besarkatuta

JONE:
    Aiiiii zein polittttaaaaa...horregatik atera zara zu hain mimosiinn!!!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2 C1
16-03-2015

x61pRelaContWAR

16267090

x61pViewCountWAR

2628

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR