Dokuteka
Jon eta Jone II. Hortzak zuritzen (33)
Jon hortzak zuritzeko Internet bidez erositako tratamendua erabiltzen hasi da.
Jone ez da batere fio Jonen tratamenduarekin.
Hortzak zuritzen (33. atala)
JONE:
Ez duzu bizarra egiteko asmorik?
JON:
Ez zaizu gustatzen? Zuk esan zenidan moduan oso modan dago orain bizar-kontua….
JONE:
A, klaro (jakina).. zuk modagatik egiten duzu.. beti izan zara modak jarraitu dituen horietakoa...
JON:
Ez daukat oso luzea, nagiagatik da, baina hauetako egun batean kenduko dut.
JONE:
Ba, ea hauetako egun bat aurten den.
JON:
Zuri zer inporta dizu ba?
JONE:
Niri ezer ez... zuregatik esaten nuen. Uy, ez nintzen orain arte fijatu (erreparatu)... erakutsi hortzak?
JON:
Zerbait daukat hortz artean?
JONE:
Artean baino, hortzetan... nahiko horituak dituzu, Jon..
JON:
Yastamos...
JONE:
Nik ez dizut esango zer egin behar duzun edo zer ez, baina badaude hortzak zuritzeko sistemak.
JON:
Seguru, eta hortz guztiak kendu ditzaket eta George Clooney-ren ahoa jarri...
JONE:
Joder, Jon... askotan apaiz bat baino atzerakoiagoa zara!
JON:
Bai, klaro (jakina), gaur egun moda guztiak jarraitzen ez dituenari apaiza esaten zaio, nik nire ahoa daukat.. Ez ditut katalogo batetik ateratako hortzak nahi.
JONE:
Nik ez dizut hori esan. Komentatu dizut hori samarrak dituzula, normala dela, adin kontuagatik.
JON:
Bale, orain adina.
JONE:
Jon, nik egin neban hortzak zuritzeko tratamendu bat, txorrada (txorakeria) bat da, dentistara joan eta kito.
JON:
Nik dentistak beste erremediorik ez denean bakarrik bisitatzen ditut, komisaldegiak (polizia-etxeak) bezalaxe.
JONE:
Bueno, nahi duzuna, bihar geratuko gara igerilekuaren ostean?
JON:
Bai...
JONE:
Zer daramazu ahoan...
JON:
Funda bat
JONE:
Funda bat?
JON:
Bai, itxaron, kenduko dut-eta.
JON:
Hortzak zuritzeko funda bat da.
JONE:
Hara, azkenean dentistara joan zara orduan.
JON:
Ez, keba... Internetez erosi dut eta etxera segituan bidali didate.
JONE:
Internetez?
JON:
Bai, Interneten nahi duzun guztia eros dezakezu.
JONE:
Serio ari zara?
JON:
Bai.
JONE:
Eta zergatik ez zara joan dentistara?
JON:
Esan nizun, dentistara eta komisaldegira, beste aukerarik ez dagoenean soilik.
JONE:
Erakustazu paketea...
JON:
Hauxe.
JONE:
Baina zer hizkuntzatan dago?
JON:
Ez dakit, nik uste ekialdeko herrialde bat izango dela... Errumania, Bulgaria edo halakoren bat..
JONE:
Eta orduan nola jakin duzu tratamendua nola egin?
JON:
Instrukzioetan marrazkiak daudelako, badakit ez naizela zu bezain inteligentea, baina hainbestera iristen naiz.
JONE:
Ez keba, zu oso inteligentea zara, ikusiko duzu Chernobiletik datorren krema honek zer ongi utziko dizkizun hortzak, bi egun barru hortzik geratzen bazaizu, behintzat.
JON: Zein exagerada (ahobero) zaren!
JONE: Nik, behintzat, musu-koarentenan jarri zaitut oraintxe.
JON: Oraintxe?
