detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Autonomoa (32)

Joni lan berri bat eskaini dio Jonek. Horrekin batera langile autonomo gisa jartzeko proposamena egiten dio, bestela fakturatzeko arazoak izango dituelako.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Autonomoa (32. atala)

JONE:
    Akordatzen eskoletan egin behar genuen kanpaina hartaz?

JON:
    Logoak eta hostoak...?

JONE:
    Bai. Bada aterako da eta gainera zuk aipatutako ideiarekin..

JON:
    Bueno bion artean egin genuen.

JONE:
    Kontua da hori irudikatzeko argazkiak atera beharko direla eta lehen baino lehen, badakizu hauteskunde urtean gaude eta bat-batean azken orduko proiektu askori ari dira argi berdea ematen...

JON:
    Pantanoak (urtegiak) inauguratzearen sindromea

JONE:
    Pantanoak (urtegiak) eta kasu askotan putzuak.

JONE:
    Ez dago diru asko baina igual egin nahiko zenuke.

JON:
    Jakina

JONE:
    Baina badakizu hemen dena legal (legez) egiten dugula.

JON:
    Hemen non?

JONE:
    Administrazioan

JON:
    Hori txistea da ezta?

JONE:
    Ez, hemen, nire departamenduan bideratzen diren gauzak behintzat bai. Ez izan dudarik.

JON:
    Ez ez, ez dut zalantzan jartzen Merkel, baina ez esan administrazioak beti legea betetzen duenik, sudurra haziko zaizu eta.
JONE:
    Bueno Jon, ez dut eztabaidatzeko denborarik, abantaila bat dago kasu honetan. Diru kopuru txikia izanik guk zuzenean kontratatu genezake.

JON:  
    Ni kontratatzen banauzu, orduan ez da mafia. Entxufismoa?

JONE.
    Zuk eman zenuen kanpainarako ideia eta bidezkoa iruditzen zait. Bestela ez nizuke proposatuko, baina ez baduzu nahi eta hasiera hasieratik eztabaidatu behar badugu, lasai hots egingo diot beste norbaiti.

JON:
    Ez da zaila, bodegoi modukoa egingo dut eta hostoei banan-bana aterako diet argazkia

JONE:
    Hostoak ere bildu beharko dituzu...

JON:
    Joder, ba ez da garairik onena hosto bila ibiltzeko

JONE:
     Moldatuko zara, herbarioren bat edo..

JON:
    Bai, lasai, badut botanikoa den lagun bat.

JONE:
    Aizu eta hau fakturatzeko nola egingo duzu?

JON.
     Bueno ez daukat presarik...

JONE:
     Jon, ez utzi gerorako halako gauzak, guri nahiko denbora kostatzen zaigu eta ordainketak egitea eta hobe duzu lehen baino lehen fakturatu.

JON:
    Igual lagun baten bitartez egingo ..

JONE:
    Zergatik ez zara autonomo gisa jartzen?

JON:
    Horretarako lan karga gehiago behar dudalako...

JONE:
    Baina igual hori izan daiteke akuilua, lana bilatzen jartzeko.

JON:
    Gauzak dauden moduan ez dakit.

JONE:
    Ni ziur naiz baietz Jon. Ona zara lanean, aurreko iragarkia oso ongi geratu zen.

JON:
    Beti fundamentua falta zaidala esaten didazu eta

JONE:
    Niri fitxak sartzeko behintzat fundamentu handia izan duzu?

JON:
    Ia baina gauza bat zu zara, eta beste bat autonomo bihurtzea. >Motibazioa ez da bera.

JONE.
    Jajaja bueno orain zu zara pintxo, baina ez serio, ziur naiz gauzak aterako zaizkizula.

JON:
    Buff ez dakit, igual aurrerago, itzuli naizenetik ez da hainbeste denbora pasa.

JONE:
    Ez joan gauzak atzeratzen Jon, gainera konpentsatzen ez dizun mementuan baja eman eta kito.

JONE:
    Zer moduz? Animatuta lanarekin?

JON:
    Hosto bila han eta hemen

JONE:
    Bueno ez dira gehiegi behar ere.

JON:
    Zure bulegotik atera naizenetik, Jakoba Errekondo sindromeak seko jota nabil.

JONE:
    Eta autonomo egitearena?

JON:
    Autonomo egitea? Automata bihurtzeko lehen pausoa, baina pentsatuko dut.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2 C1
09-03-2015

x61pRelaContWAR

16266902

x61pViewCountWAR

2875

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR