detalle dokuteka-generico-fitxa

Kurduak, estaturik gabeko munduko herririk handiena

Aspaldi honetan dezentetan ari dira agertzen Siriako gerrarekin lotuta; lehen ezagunagoak genituen Turkiako estatuan bizi direnak. Kurduei buruz zerbait gehiago jakiteko aukera eskaintzen digu Euskadi Irratiko nazioarteko gaietako adituak, Juanjo San Miguelek.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Kurduaz hitz egin behar dugu gaur; sarri azaltzen zaizkigu hemen gure albistegietan, komunikabideetan. Urteetan esango genuke Turkiako kurduek izan dutela protagonismo berezia, baina azken urte hauetan Irak eta Siriako kurduak azaldu dira sarriago. Zeintzuk dira kurduak eta non bizi dira?
JUANJO SAN MIGUEL. Bueno, kurduei buruz hitz egiten hasten garenean, normalean, beti topiko bat errepikatzen dugu guztiok ezta? Esaten dugu dela “estaturik gabeko munduko herri handiena”. Zer esan nahi du horrek? Bueno, miloi asko direla eta gura dutela izan holako estatu bat, herrialde jakin bat, euren burujabetza, euren proiektu nazional nolabait esateko, burutu ahal izateko, baina hortik aurrea ja zalantzak hasten dira. Porke gaur egun oraindik ez dakigu zenbati diren, batzuk esaten dute 35, 40, 50 bat milioi.
Kurdistan hainbat herrialdetan banatutako lurra da eta 550 mila km2 ditu, ba Espainia edo Frantziaren zabalera, eta kurduak gaur egun sakabanatuta daude herrialde horietan: Turkian, esan duzun bezala, protagonismoa izan duena urteetan, Irak, Siria, Iran, eta gero Azerbaijan eta Armenian ere badira, ezta? Handik kanpo, Kurdistanetik kanpo, Alemanian esate baterako milioia, milioi eta erdi edo dira; kontuan hartu behar dugu askotan nahasten direla turkoekin, ze Alemanian ere turko asko dago, eta kurduei zer esan zaie? Ba mendietako turkoak deitu diete Turkian. Bueno munduan zehar sakabanatutako herri bat da.
Kurduak beti, baten baten menpean egon dira, ezta? Eta urte askotan Inperio Otomanoren menpe; orduan, lehen ere zatituta zegoen: batzuk inperio Otomanoren menpe zeuden eta besteak Persiaren menpe. Hemeretzigarren mendearen amaia aldera hasi zen sortzen, pixka bat, kurduen kontzientzia herri gisa ezta? Guzti hori: zer gara nor gara…. Kurduak berez indoeuroparrak dira, ez dira arabeak, eta euren hizkuntzak persiarrarekin zer ikusirik gehiago du arabearekin baino. Inperio Otomanoa munduko lehen gerran erori zen eta gerra horren irabazleek agindu zieten kurduei izango zutela lurralde bat estatu bat sortzeko, ezta?
ESATARIA. Lehen mundu gerra ostean, ezta?
JUANJO SAN MIGUEL. Hori da, Sevres-ko akordioak firmatu zirenean, 1920an, ba bazirudien proiektu hori gauzatuko zela, baina orduan gertatu zen Turkian, Atatürken figura sortu zen. Turkia zatitu egin zuten, mendean zegoen eta Atatürkek Turkian independentziarako gerra hasi zuen eta 1923an egoera aldatu zen. Eta munduko gerraren irabazleek, Frantziak, Bretainia Handiak, Estatu Batuak konturatu ziren Turkiaren kontra ezin zutela ba hori, kurduak handik atera edo agindutakoa eman eta Lausanako akordioetan, 1923an, ja bukatu zen hori eta harrezkero kurduak hor egon dira, ezta, estaturik gabe, ba, bueno, sakabanatuta.
ESATARIA. Esan dugu, herri bat dira, aipatu duzu, hainbat estatutan banatuta, eta herrialde ezberdinetan euren egoera ere ezberdina da, sarri interes kontrajarriekin; aipa dezagun, gainetik bada ere, herrialde bakoitzean nolakoa den egoera.
JUANJO SAN MIGUEL. Agian, ez dakit kasualitatea den ala ez, baina Kurdistanen daude herrialde bakoitzeko aberastasun ia handienak, esate baterako, Turkia eta Sirian ateratzen duten petrolio guztia Kurdistanen dago, Iraken eta Iranen ateratzen duten petrolioaren zati handi bat Kurdistanen dago. Hortik aparte, ura ere asko dute eta baliabide naturalak handiak.
ESATARIA. Eta inoiz lortuko al dute estatu bat?
JUANJO SAN MIGUEL. Brrr, nik uste dut zaila izango dela, lehen esan dudan….
ESATARIA. Edo, agian, estatu horietako baten zati bat?
JUANJO SAN MIGUEL. Hori, hori posibleagoa da. Nik uste dut, esate baterako Iraken,. Gaur egun, Iraken, Estatu Batuen babesa badute, baina, agian, bueno, esango diete “aizue, gorde ezazue zuen autonomia potente hau, petrolio ere baduzue, baina estatu, aparteko estatu bat sortu gabe”. Sirian ikusi behar zer gertatzen den, ze Sirian lortu dute eurak euren terrenoa, nolabait esateko, berreskuratzea Estatu Islamiarraren kontra.
ESATARIA. Estatu Islamikoa botatzea.
JUANJO SAN MIGUEL. Orain Siria ba desegindako estatu bat da, Bashar al-Asadek eta bere gobernuak ez dute leku askotan eskumenik, eta ikusi egin beharko da gerra amaitu eta gero zer gertatzen den. Turkia lehen esaten genuena, ba negoziazio batzuk hasi beharko lituzkete; PKK-k armak utzi ditu, momentuz behintzat, ikusi egin behar datozen hilabeteetan zer gertatzen den. Seguru aski hemendik urte batzuetara esango dugu gauza bera, ezta: kurduak dira estaturik gabeko munduko herri handiena.

detalle2

Docuteca

C1
24-02-2015

x61pRelaContWAR

16266568
00:04:18

x61pViewCountWAR

5686

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR