detalle dokuteka-generico-fitxa

Nolakoak dira gazteen lan-baldintzak?

Gaur egun askorentzat ia ezinezkoa egiten da lana aurkitzea, eta gazteentzat, zer esanik ez. Eta behin lana aurkituta, nolako lan-baldintzak izaten dituzte? Lanpostu bat lortzeko aitzakian, edozer onartzera iritsi ote gara?

Euskadi Irratian, Itsasok eta Garik, gazteek dituzten lan-baldintzei buruz hitz egingo digute, eta bereziki gazte bekadunei buruz.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Beno, hilean behin egiten dugu hemen mezularian zita gazteekin eta badakizue zeintzuk izaten ditugun gonbidatu: alde batetik, Itsaso Andueza, Euskadiko gaztediaren kontseiluko koordinatzailea. Arratsalde on Itsaso.
ITSASO.- Kaixo, arratsalde on!
ESATARIA.- eta Garikoitz Nazabal izaten da gure beste gonbidatuetako bat, EHNEko Gipuzkoako presidente dena. Arratsalde on Gari, zer moduz?
GARI.- Arratsalde on!
ESATARIA.- Urte berri on bioi e! Gazteen lan-baldintzen inguruan hizketan hasi nahiko nuke gaurko tartea. Ez dakit atzo entzun zenuten Josu Erkoreka sailburua, atzo Radio Euskadin izan zen. Enpresari asko, ez guztiak, baina bekadunekin lan egiten ohitu direla, eta zenbaitek ez dituztela bekadunak plantillako langile egin nahi. Entzun genuen zerbait da, eta horren inguruan , ba, ez dakit kontu.. , azpimarratzeko moduko kontua iruditu zaigu.
ITSASO.- Nik ere aipatu nahi nuena zen, Erkorekak esan duena, azken finean arrazoia dauka, baina zergatik gertatzen da hori? Enpresa batek laguntza bat edo onura bat eduki baldin badu pertsona gazte bat kontratatzeagatik, nolanahiko baldintzatan, eta orain pertsona gazte hori baldintza duinetan kontratatzeko beste baldintza batzuk behar baditu, edo ez badu onurarik edo laguntzarik jasoko, normala da ez? Ez nahi izatea, orduan ez dakit…
GARI.- Ez dakit, zer pentsatua ematen duena baita ere, gauza asko egiten ditugu nahiaren baitan ez daudenak ez? Orduan, ez dakit, legalki borondatearen baitan geratu beharra askotan pezetari begira egiten den planteamenduan., merkeenaren atzetik dabilenak. Badauzkagu beste esparru askotan muga legalak ez? Esaten dena.. hau egitea daukazu, hau ez daukazu egiterik..orduan kasu horretan iruditzen zait azken urteotan joera handi samarra egon dela edozein gauza asko onartzeko. Eta bai, ba lanpostuak sortzearen izenean…. eta abar , aste honetan ere entzun zen ez?, ez dakit zenbat lanpostu sortuko direla progresiboki.. orain, denak egiten duten galdera eta inork esaten ez duena: zein kondiziotako lanpostuak izango diren. Orduan, eta batez ere horrek gazteen, hau da emakumearen kasuan zer pasako da?
ITSASO.- Hori da! Osea azkenean nik uste administrazioaren esku dagoela araudiak edo mugak jartzea ez? Gero, borondatearen esku uzten baldin bada, gerta daiteke hori ez?
ESATARIA.- Behintzat, gazteen borondatea ez dela izaten bekario mugagabeak izatea ez?
ITSASO.- Ez. (farre eginez)
ESATARIA.- Baina, bekario protesta gutxi ikusten da hala ere, ez?
GARI.- Zeren protesta ikusten da?
ITSASO.- Eta existitzen dira e! Igual ez dira ikusten, baina existitzen dira. Eh, …
ESATARIA.- Baina galdera mardula da e!
ITSASO.- Bai, baina badaude plataformak, osea, adibidez, enpresa batean zenbat bekario egon daitezke? Enpresa batean errazago da langileak elkartzea langileen eskubideak defendatzeko bekarioak elkartzea baino. Ze, gutxi daude, baina badaude plataformak eta beraien aldarrikapenak eta badituzte. Duela gutxi, 2011ean lortu zen bekarioek eta praktiketako langileek ba, nolabaiteko baldintza batzuk betetzeko araudi bat . eta beno, ba gauza horiek lortu dira aldarrikapenei esker, baina igual ez dira asko entzuten, edo ez dira ikusten.
ESATARIA.- Zer da, zarata gutxi ateratzen dela oro har? Gari zuk hori esan duzunerako? Baino, zeren protesta ikusten da? Zerbaitengatik esango duzu…
GARI.- Ez, ez dakit.. igual, sentsazio bat, edo jendearekin pixkat hizketan, e asimilatzeko gaitasun handia hartu dugula azken urte mordo batean ez? Ez dakit, bonbardeo handia izan dugulako krisia dela, goseak akabatuko garela, e, ez dakit, uko egiten diegu ba, urte askotako borrokaren ondorioz nolabait gizarte orekatuago baten aberastasun banaketaren bidean, ba, gure gurasoen garaitik eta lan pila bat egin da, borroka pila bat egin da, lortu diren eskubide batzuk, tristea da eskubideak lortu beharra, gureak izan beharko lukete. Eta, orain, berriz, horixe, daukagun apurra galtzeko beldurrez erresignatu egiten ote garen, eta edozein gauza onartzen ote dugun ez? Eta bekadun hauen kasuan, baita ere, ez dut uste kolektibo jakin baten gain egon beharko lukeenik bere duintasunaren defentsa bila ez? Osea, klase-kontzientzia deitzen den hori, garai batean existitzen omen zen. Ez dakit orain non ote daukagun. Langile bat izan, igual zait tornero izan, bekadun bat izan, kontratu tipoaren arabera, langilea da, ordun.. elkarri laguntzeko joera ere eduki behar genukeela.
 
 

detalle2

Docuteca

B2
27-01-2015

x61pRelaContWAR

16265820
00:04:41

x61pViewCountWAR

10833

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR