detalle dokuteka-generico-fitxa

Prekarioka, bai joko bitxia!

Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak ekimen bitxi bat jarri du martxan. Prekarioka izeneko jokoa aurkeztu du, eta horren bitartez, gazteek jasan behar izaten dituzten lan prekarioez gizartearen arreta deitu nahi dute.

Elkarrizketa honetan Amaia Elortzak honen guztiaren berri emango digu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Eta orain e … gazteekin jokatzera goaz baina ez jolastera inondik inora e? Euskadiko Gaztediaren Kontseilukoek ba “Prekarioka” izeneko jokoa aurkeztu dute eta horren berri eskatu behar diogu Amaia Elortzari. Arratsalde on Amaia!
AMAIA ELORTZA.- Arratsalde on.
ESATARIA.- Amaia, EGKren enplegu eta etxebizitza gaietarako teknikaria da, eta gaur ba “Prekarioka” aurkeztu dutenetako bat da. E … prekarietatearen oka , oka jokoa izango da noski aurkeztu duzuena, e … Amaia azal diguzu zergatik e … egin duzuen joko hori.
AMAIA ELORTZA.- Bai, ba bueno guk e … joko honekin azaleratu nahi izan ditugu ba gaztediaren prekarietatean e… ba aurkitzen ditugun egoera anitzak, eta egin nahi izan dugu joko batekin bereziki salatu nahi dugulako, e … ba gure prekarietatea ez dela jolas bat , ez? Eta oso …, gure bizitzetan e … oso eragin handia duela. Eta bueno ba erabili dugu oka jokoa, e … ematen digulako aukera prekarietatea ba esan bezala, aurpegi anitzekin aurkezteko, ze ba kutxatila bakoitzean e … egoera ezberdin bat, edo kontratu mota ezberdin bat aurkeztu dugu, eta irudikatzen zelako oso ondo, ba prekarietatearen munduan zelan gazteok mugitzen garen, kasik ausaz bezala ez? E … egoera batetik bestera baina ezberdintasun batekin, ba azkeneko kutxatilara heltzen garenean ez dela jokoa bukatzen.
ESATARIA.- Mmm, praktika kontratuak, beketako lan-baldintzak, autonomo faltsuak, horrelako kasileroak jarri dituzue 24 horien artean ezta?
AMAIA ELORTZA.- Bai, hala da. E … kutxatila batzuetan, e … agertzen dira gazteei bereziki eragiten diguten egoera batzuk, ba, hein handi batean, gazteok topatzen ditugulako egoera horiek, ba adibidez langabezia, epe luzeko langabezia, e … edo bueno ezkutupeko lana, baina baita ere legeak berak, gazteoi bakarrik eskaintzen dizkigun kontratu mota batzuk. Adibidez ba, e … praktika ez laboralak, bekak, praktika-kontratuak, eta bai gure helburua da benetan, e … administrazioa jabetzea zer den gaztediaren prekarietatea ez? Ez dela hitz huts bat ez? Askotan …, bueno prekarietatea, zer da? Behin-behinekotasuna? Ez, aurpegi asko eta pila bat ditu eta ezagutu behar dira ze askotan, administrazioak berak egiten dituen neurriak, ba gaztediaren enplegua sustatzeko, askotan gure prekarietatea sustatzen dute ere, ez?
ESATARIA.- Eta EGKren joko hau ikusteko www.prekarioka.org-n (bi “k”z) sartuz gero, ikusi dezake ezta?

 

detalle2

Docuteca

B1
30-01-2015

x61pRelaContWAR

16137949
00:02:52

x61pViewCountWAR

7708

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR