Dokuteka
Dragoi Bola: Bulma eta Goku
Dragoi Bolak Son Goku izeneko tximino isatsa duen mutil baten abenturak kontatzen ditu. Borroka-arteen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein nahi betearaziko du. Istorioa Son Goku eta Bulma elkar ezagutzen direnean hasten da. Izan ere, Son Goku bere aitonak emandako 4 izarreko Dragoi Bolaren jabe da, eta Bulma, berriz, 7 bolen bila dabil.
Saileko lehen ataletik minutu batzuk aukeratu ditugu. Bertan, Goku eta Bulma elkar ezagutzen duten unea ikusi ahal izango duzue.
Antzina, oso antzina, inork inoiz ikusi, ez inoiz ezer entzun ez duen garai misteriotsu batean, mendiaren barren-barrenean, hiritik hainbat eta hainbat kilometrotara, mutiltxo bat bizi zen, bera bakar-bakarrik, lagun bakartzat, ama natura zuela.
Lehen atala: Bulma eta Goku
Goku.- Kaixo, egun on, aupa! Ummm, oraintxe!
Aaaaa, aaaa, ummmm… eiaaaaa! Uffff, orainxe! Apurtu!
Bapo, eginda dago egurra! Hau gosea daukadana!
Bulma.- Aaaa! Inguru honetantxe izan behar du derrigor.
Goku: Arrantza ederra, arrantza ederra! Um, zer zarata da hori?
Bulma: Aaaaa! Alde! Ene, ama, zapaldu egin dut!
Goku.- Ai, ez! Ni ez, mesedez!
Bulma.- Bizirik zaude?
Goku.- Munstro-kume zantarra! Neuk harrapatutako arraina kendu nahi didazu, ezta?
Bulma.- Nork? Nik? Aaaaa!
Goku.- Ez horixe! Iaaaa! Aizu, nire arraina harrapatu nahi baduzu, etorri eta burrukatu neurekin!
Bulma.- Aaaa! Zer egin nik zurekin, barraban horrekin?
Goku.- Barrabasa! Lehengo munstro-kumea ze mamu bitxia orain!
Bulma.- Alproja hori!
Goku.- Zer izan da hori? Mamukeriaren bat, hala?
Bulma.- Zorrizto alaena! Bizirik al zaude oraindik?
Goku.- Txolina! Honelako huskeria batek ni? Altzairua bezalako gorputza daukat! Ikusiko duzu! Laster uxatuko dut bistatik mamu hori!
Bulma.- Mamua! Geldi, ni ez naiz mamua, gizakia baizik! Ez al duzu ikusten, bada?
Goku.- Gizakia zu?
Bulma.- Gizakia, bai, begiratu ondo. Ikusten duzu, ikusten?
Goku.- Geldi hor, gero! Zirkinik ere ez hortik!
Bulma.- Zu ez al zara, bada, gizakia?
Goku.- Jakina banaizena! Baina ez daukazu nire antzik. Hain ezereza ematen duzu, gaixo horrek!
Bulma.- Bai, bai, neska naiz-eta!
Goku.- Neska? Neska esan duzu?
Bulma.- Zu zara artaburua! Ez al duzu sekula neskarik ikusi, bada!
Goku.- Ez, bada! Aitonaz aparte zu zara ezagutzen dudan lehen gizakia!
Bulma.- Benetan?
Goku.- Aitonak esaten zuen inoiz neskarik edo aurkitzen banuen, gozo-gozo hartzeko, oso bigunak direla-eta!
Bulma.- Ikusten? Bai gauza politak esaten zizkizula! Zurekin bizi al da aitona?
Goku.- Ez, aspaldi hilda dago.
Bulma.- Zertan ari zara, ume lotsagabea!
Goku.- Neskok ez al daukazue, bada, isatsik? Hauxe gauza xelebrea!
Bulma.- Gizajoak, nonbait uste du isatsa eramatea moda-kontua dela-edo!
