Sumendiak

Sumendiei buruzko azalpenak ematen ditu geologoak.

Zenbat dauden, nolakoak diren eta arriskua zenbaterainokoa den azalduko du Koldo Nuñez geologoak.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Pasa den asteko irudi batek jakinmina piztu du. Gure erredakzioan behintzat, bai. Japoniako uharte baten inguruan ur-azpiko sumendi bat erupzioan hasi da, eta irudi benetan ikusgarriak utzi dizkigu. Ur azpiko sumendi asko ote dagoen munduan piztuta edo esna dagoen [dauden] sumendi asko ote dauden; nola sortzen diren sumendiak, zergatik iruditzen zaigun gero eta gehiago ikusten ditugula… Buf! Galdera asko. Eta Koldo Nuñez geologoari laguntza eskatzea bururatu zaigu. Edurne, agurtuko dugu Koldo? 

Esataria 2. Bai. Hori da. Koldo Nuñez, egun on. 

Koldo Nuñez geologoa. Egun on.  

Esataria 2. Bueno, esaiguzu, ez dakit. Zuk ikusi al dituzu hor, Japoniako irudi berezi horiek? 

Koldo Nuñez. Bueno. Ikusi ditut batzuk. Bai. Eta bai, oso politak dira.     

Esataria 2. Ikusi duzu guri galdera asko sortu zaizkigula. Asko al daude horrelakoak? 

Koldo Nuñez. Ur azpian erupzioan dauden sumendiak asko daude. Bai. Ez dakigu zenbat, egia esan. Baina izan daitezke ehundaka, milaka… 

Esataria 2. Milaka? Milaka esan duzu? 

Koldo Nuñez. Bai. Bai. Bai. Esan dizut milaka, sumendi gehienak ur azpian daudelako, ez lehorrean. Hombre (jakina), ikusten ditugu lehorrekoak, baina ur azpikoak ez baditugu ikusten ere (ikusten ez baditugu ere), hor daude. Eta, esate baterako, Atlantikoaren erdian, hartzen badugu Atlantikoa iparraldetik hegoaldera, baina puntatik puntara, badago mendi-kate bat, luze-luzea, ez dakit, 12 mila edo 15 mila kilometro dauzkan. Ez dakit, oso luzea. Eta sumendiek osatzen dute mendi-kate hori, eta batez besteko 3.000 metroko altuera daukate. Klaro (jakina), ur azpian. Orduan, geratzen dira ur azpian tontorrak, igual mila metro ur azpian. Eta kea, bueno, hortik sor zitekeen kea, sor zitekeen guztia, ba, hor ezabatzen da eta ez da kanpora ateratzen eta orduan ez gara konturatzen. Baina egon hor daude. Eta gainera, etengabe piztuta eta etengabe erupzioan, jardueran.  

Esataria 1. Eta jarduera hori, barkatu, Koldo, lurgaineko sumendian berdintsua da, desberdina? 

Koldo Nuñez. Ez. Ez . Ez. Oso desberdinak dira. Aber (ea). Gauza bat da lehorrean ikusten ditugun sumendiak, eta gehienak izaten dira, horrela, sakabanatuta. Ba, ez dakit, badauzkagu irlak, ba esate baterako, Etnakoa, edo Kanariar uharteak edo Hawaiikoak edo holakoak. Eta horiek izaten dira lurrazpian dauden puntu beroak. Baina besteak, itsasokoak, ez dira horrelako puntu beroak. 

Aber (ea), hartzen badugu Lurra. Eta Lurraren azala, ikus daiteke zatituta dagoela, puzzle bat egiten duela, ez? Eta puzzle horren zatiak banatzen diren tokian, ze(ren) banatu, mugitu egiten dira, eta banatzen diren tokian sumendiak daude, sumendi-kate hauek, kate luzeak; Atlantikokoa esan dut, ez? Edo Pazifikoan, ba, Japonia aldera iristen dena.  

Hombre, (jakina), Japoniakoa, hor ikusten dira Japonian ateratzen diren sumendiak. Edo Atlantikoan ikusten dira, ba, Islandian ateratzen diren sumendiak. Baina bestela lehorrekoak, esan dudan bezala, ba buueno, sakabanatutako puntu bakar batzuk dira, nahiz eta ehundaka izan, e!  

Esataria 2. Koldo esan diguzunez, asko daude, guk uste genuena baino askoz gehiago…. 

Koldo Nuñez. Bai.  

Esataria 2. Baina bizirik edo esnatuta daudenak ere horrenbeste dira? 

Koldo Nuñez. Bueno, ba segun zeri esaten diogun esnatuta egotea.  

Esataria 1. Zu zara aditua, Koldo. Zeri esaten diogu bizirik eta esna?  

Koldo Nuñez. Ba begira. Esan nahi badugu oraintxe bertan, oraintxe bertan erupzioan daudela, kea botatzen, errautsak botatzen, laba jariatzen, hori guztia eta lehorrean, ba hamarka daude. Ez dakit, oraintxe bertan, hamabost bat, hogei bat, hogeita bost izan daitezke. E? badaude batzuk. Esate baterako, ba oso ezagunak dira Hawaiikoak. Hor dago, Kīlauea sumendia. Hori etengabe dago erupzioan, noizean behin erupzio horretatik ateratzen diren labak ateratzen dira, ba iristen dira itsasoraino, beste batzuetan ba bueno, hantxe bertan geratzen dira Kīlauearen maldetan baina bestela hor dago, etengabe, ez?, Kīlauea. Etna, maiz agertzen da komunikabideetan… 

Esataria 2. Bai. Hori ezagunagoa egiten zaigu. Bai.  

Koldo Nuñez. Ba Etna, gainera, oso gertu daukagu. Ba bueno, une honetan oso jarduera txikia dauka, baina hor piztuta dago. Orduan, esna daudenak eta oraintxe bertan jardueran daudenak ba esan dut, ba ez dakit, hamabost, hogei bat izan daitezkeen. Baina ari naiz, gaur, gaur uztailak 11n. Horrek ez du esan nahi beste batzuk oraintxe bertan inolako jarduerarik erakusten ez dutenak guztiz lotan edo esan dezakegu hilda daudenik, e! Azken, ba ez dakit, 2.000 urteotan, hau da, historian piztuta ikusi direnak 700etik gora dira, lehorrean. Eta horiek esnatuta daude, edozein momentutan has daitezke berriro. Ba, Kanaria uharteetan, ba, azken urteotan ez dugu ezer entzun. Teiden noizean behin ikusten da jarduera, baina Lanzaroten izugarrizko erupzioak egon ziren XIX. mendean; ba hor dago Timanfaya parkea. Orduan, dena oso erlatiboa da.  

Esataria 1. Oso, oso erlatiboa da. Eta hemen Edurne eta biok ari ginen, ari ginen pentsatzen. Eta horrek zer eragin dezake baldin eta derrepente horrelako bat esnatzen baldin bada?     

Koldo Nuñez. Zer eragin dezake? 

Esataria 1 eta 2. Inguruan.  

Esataria 1. Eragin handia du?  

Koldo Nuñez. Bueno, bai. Bai. Bai. Bai. Eragina izan daiteke, izan daiteke txikia, ba bueno, ba errautsak ateratzen dira edo laba piska bat. Kontrolatzen dugu, edo bideratzen dugu laba  hori, ba bueno, Etnan negu honetan gertatu den bezala. Ez? Ba lortu zen laba bideratzea, eta bueno, gutxi gorabehera arriskurik gabeko eskualdeetara bialdu (bidali). Beste batzuetan ez da posible hori.   

Ba gogoratzen naiz, zuek seguru gogoratzen duzuela 1980an Estatu Batuetan, hor, Washington aldean, Washington estatuan, e, Estatu Batuen, zer da hori?, mendebaldean, ezta?    

Esataria 2. Bai, zer?  

Koldo Nuñez. Ba hor Santa Elena sumendia piztu zen, eta egon ziren lurrikara bortitz batzuk, eta bat-batean, igande batean, goizeko 8ak aldean, edo horrelako zerbait, eta egon zen izugarrizko leherketa, baina izugarrizkoa, eta 200 bat kilometro karratuko basoa erabat suntsitu egin zuen leherketa horrek. Jakina, aurretik egon zen jarduera. Orduan jende hura, han bizi zen jendea mugitu zuten handik, eta uste dut pertsona bakarra hil zela. Baina aurretik, egon zirelako hori, lurrikarak, ikusten zen nola sumendia puztu, puzten ari zen, igotzen ari zen. Eta orduan jakina, esan zuten, bueno, hemen zerbait gerta daiteke. Eta bai gertatu zela!             

C1
10-07-2005
16261413
0:07:26
3334