detalle dokuteka-generico-fitxa

Arrastoa uzten

Gazteako Dida saioan, Anton Gabilondo kolaboratzaileak editorial berezia sortu du, Lekeitioko kobazuloko aurkikuntzaren harira.

Duela 14.000 urteko gizakiek bezalaxe, geuk ere jarraitzen omen dugu arrastoa uzten.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria.- Anton Gabilondoren editoriala.
Anton Gabilondo.- Egun on denoi. Albiste primerakoa euskal herritarrontzat, bizkaitarrentzat eta bereziki lekeitiarrentzat, atzo bertan hainbat egunkarik argitaraturikoa: Duela 14.000 urteko grabatuak topatu dituzte Lekeitioko Armintxeko haitzuloan. Hala da, antza, gure arbasoak irudiak grabeetan aritu diren Lekeitioko kobazulo honetan, euren arrastoa utziz. Ez da nolanahiko altxorra, gainera. Prentsaren arabera, hauexek baitira iberiar penintsulan inoiz aurkitu diren grabatu bikainenak. Alkateak, ulertzekoa denez, harro aldarrikatu du herritarren ondarea. Hori kobazulo geurera. Bi lehoi, hamasei zaldi, bi bisonte, hamabost ahuntz eta zehaztu gabeko beste lau animalia ageri dira grabatuetan. Azken lau hauen zehaztasun faltak agerian utzi du pintaketa ez ezik, poteoa ere ohitura prehistorikoa dela gurean. Poteoak poteo, ordea, hemen estimatu beharrekoa zera da: antzinako gizaki haiek euren arrastoa utzi zutela, urte mordo bat beranduago, guk aurkitu genezan. Modu paradoxikoan aurkitu ere. Ustez Lekeitioko Alde Zaharra zenetik metro eskas batzuetara agertu baita herriko alderik zaharrena.
Erabat hunkitu nau berriak; izan ere, giza espeziearekiko ezkor agertu izan naiz nire editorialetan, dakizuen moduan. Zenbat aldiz errepikatu ote dut dagoeneko mundua pikutara doala. Eta egia da, gure espezieak denboraren gurpilean aurrera egin ahala, galdu dituela hainbat eta hainbat bertute. Aldi berean, ordea, mantendu ditugu beste batzuk. Bat aipatzearren, duela 14.000 urteko gizaki haiek bezalaxe, guk ere jarraitzen dugu gure arrastoa uzten. Arrasto horri segika, gaur, Gabilondoren editorialean, eskobila!
Eskobila, jaun-andreok, eskobila edo eskuila euskara jatorrean. Komunekoaz ari gara, noski. Gaurkorako aukeratu dudan gaiak eskatologiarekin lotura zuzena izan lezakeela pentsatu baduzu, entzule, egon lasai. Nire kode deontologikoak agintzen duen moduan, editorial bakoitzean behin bakarrik erabil baitezaket “kaka” adieraz. Kaka, listo, gaurkoa ja gastatu dut. Eta orain, lizunkeriak alde batera lagata, eskaini diezaiogun eskobilari, giza anatomiaren luzapenik behar ez duenetako bati, hainbeste merezi duen omenaldia. Omenaldia, noski, unibertsoko heroi isilpeko guztiek merezi dutenaren parekoa, eskobilak ez baitu ezer esaten, isil-isilik aritzen da, riski-raska, giza krokantiaren etsai bakar, bera da Rocaren hirian kale-garbitzaile. Eta akaso horrexegatik izango du daukan fama txarra. Gizarteak euren ofizioaren arabera pertsonak hierarkikoki sailkatzeko duen patroia errepikatuko delako garbiketa-produktuen munduan ere. Mundu krudela benetan, eta mundu krudel horretan, denek garbitzen dute, baina garbitzetik garbitzera badago aldea. Horregatik dabiltza horren harroputz Scotch-Brite, Don Limpio eta Cillit Bang. Festa pribatuetara joaten dira mopa, erratz eta fregonak oholtza gainean Roombak errobotarena nola egiten duen ikustera. Eta bitartean, komunaren itzalpean, geldirik eta triste, lanari berriz ekiteko prest dago eskobila. Ez da izar mediatikoa, guk ere ez dugu hala tratatzen. Nor da, baina, gure parranda-biharamunetako anabasak konpontzen dituena? Zure bikotekidearen etxera estreinakoz bazkaltzera joan eta pilatutako tentsioa konketako lau paretetan proiektatu duzunean, nork antolatzen du zure erreskatea? Eskobilak, noski. Bada, eman diezaiogun merezi duen maitasuna olerki bat errepikatuz, adibide.
Musika fuera! Egin dadila isiltasuna, hitz egin dezala eskobilak.


“Eskobila, o, eskobila, nire komuneko aguazila.
Sartzen naizen aldiro aritzen naiz zure bila
Solomo, urdaiazpiko edo tortilla,
Topatutako guztia zuk duzu zepila
Eskobila, o, eskobila, olerki honekin argi gera dadila maite zaitudala pila pila”

detalle2

Docuteca

C1
17-10-2016

x61pRelaContWAR

16243877
04:28

x61pViewCountWAR

3701

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR