Dokuteka
Lana, emakumea eta jatorria
Alemanian ikerketa soziologiko berria egin dute. Lana bilatzerako orduan sortzen diren bazterketak aztertu dituzte eta emaitzak gizartearen ispilu bihurtu dira.
Ikerketa egiteko, benetakoak ez ziren 1500 curriculum bidali zituzten zenbait enpresatara.
ESATARIA. … minutu oraintxe. Alemanian beloa erabiltzen duen emakume turkiarrak lau aldiz curriculum gehiago bidali behar du bertako emakume batek adina lan-elkarrizketa lortzeko. Horixe dio bertako lan-aholkularitza enpresa batek egindako ikerketak. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Enpresa honek benetazkoak ez ziren 1500 curriculum bidali zituen hainbat enpresatara. Curriculum horietan lana eskatzen zuten emakumeen notak, unibertsitatean edo institutuan lortutakoak berdinak ziren eta lan-esperientzia bera. Aldatzen zuten bakarra izena zen eta argazkia. Batzuetan emakumearen izena aldatzen zuten, turkiarra batzuetan eta alemana besteetan, eta argazkia. Batzuetan beloa jartzen zieten emakumeei eta beste batzuetan ez.
1.500 curriculum horiek bidali ondoren egiaztatu dute izen alemana izanez gero eta argazkian belorik gabe badago emakume horrek %20ko aukera duela lan-elkarrizketara deitua izaten. Izen turkiarra badu eta belorik gabe azaltzen bada %13 eta izen turkiarra badu eta argazkian beloaz azaltzen bada, %4 besterik ez.
Ikerketa zuzendu duen Linz Unibertsitateko ekonomista-buruak, Doris Weichselbaumer-ek, adierazi du asko kezkatzen garela Erdialde eta kultura musulmanean emakumeek jasaten duten bazterketagatik, baina ez diogula jaramonik egiten gure gizartean jasaten duten bazterketa horri. Ikerketak dio Alemanian emakume turkiarrek benetako arazoak dituztela ez bakarrik lana lortzeko, lan-elkarrizketa lortzeko ere eragozpenak izaten dituztela. Eta azterketa-lan honek erakusten du gezurra dela emakume etorkinak ez direla lan-merkatuan sartzen okerrago prestatuta daudelako, bidalitako curriculum guztiak berdinak zirelako.
* Argazkia: Wikipedia
