detalle dokuteka-generico-fitxa

Irribarreak poza adierazten ez duenean

Nazioartean Papua Ginea Berrian egin duten ikerketa batek dio hango biztanleek ez dutela guk bezalaxe adierazten poza edo beldurra.

 Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariak eman ditu azalpenak irratsaio honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Nazioartean Papua Ginea Berrian egin duten ikerketa batek dio hango biztanleek ez dutela guk bezalaxe adierazten poza edota beldurra. Juanjo San Miguel.

Juanjo San Miguel. Papua Ginea Berriko Trobriand izeneko uharteetan egindako ikerketak dio hango biztanleek irribarrearen bidez ez dutela poza adierazten, beste pertsona gonbidatzeko keinua dela hori. Guretzat beldurra adierazten duen aurpegiak, aldiz, begiak oso irekiak eta ahoa irekita, beraientzat haserrea eta mehatxua adierazten dituela.

Psikologo eta soziologoek egindako ikerketa honen bidez beldurra, nazka, poza edo mehatxua adierazteko eskatu zitzaien 58 neraberi. Eta ikerlariak ohartu ziren guretzat zerbaiten adierazle zena beraientzat beste zerbaitena dela.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren  Paul Ekman psikologo estatubatuarrak sortutako teoriak zioen gizaki orok modu berean adierazten genituela gure emozioak. Dirudienez, garai haietan garrantzitsua zen gizateria bat zela adieraztea, mundua gatazka gogor batetik irteten ari zelako, besteak beste.

Teoria hori oraindik nagusi da, baina Papuan hainbat psikologo eta soziologok egindako ikerketak, ondorioz, aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan argitaratu diren lanek diote gizaki guztiok edo gizarte guztiek ez dituztela adierazpen berberak  sentitzen duguna agertzeko.      

 

detalle2

Docuteca

B1
19-10-2016

x61pRelaContWAR

16243909

x61pViewCountWAR

4020

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR