detalle dokuteka-generico-fitxa

Tragedia Alpeetan

150 lagun zeramatzala, Frantziako Alpeetan atzokoan amildu zen Airbus 320aren zatiak topatzeko lanei ekin diete goizean goizetik erreskate-taldeek.

Bartzelona-Dusseldorf bidea egiten ari zen Germanwings konpainiaren hegazkina eremu menditsu batean erori zen, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak tarteko. Inongo larrialdi mezurik bidali gabe, zortzi minutuz amiltzen egon zen aparatua, radarretik desagertu eta lurra jo zuen arte. François Hollande, Angela Merkel eta Mariano Rajoy Frantziako, Alemaniako eta Espainiako gobernuburuak istripua izan den eremura joango dira gaur. Espainiako Estatuan deitu dituzten hiru dolu egunetako lehenengoa da honakoa.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

9525 hegaldia hamarrak bost gutxiagotan irten da Bartzelonako aireportutik. Pantailak erakusten duen modura, Dusseldorf-era bi ordu geroago iristekoa zen. Baina hamaikak laurden gutxi aldera, kontrolatzaileek altuera galtzen ari zela nabaritu dute, radarretik desagertu den arte.
1830 metrora kontaktua galdu egin dela dio Germanwing-eko gerenteak eta gero, abioia, erori egin dela. Ez da laguntza eskeko deirik jaso. Momentu horretan, Frantziako alderik menditsuenetakoa zeharkatzen ari zen. Alpeetan zegoen, hiru mila metroko mendiak dauden lekuan.
Hiru apezpikuak izeneko mendigunea zeharkatzen ari zela, bertako herritxoetako biztanleek esan dute ikusi egin dutela hegazkina eta oso baxu zihoala. Baten batek pentsatu ere egin du ez zuela lortuko pasatzea.
Barruan 150 lagun, 144 bidaiari, bi pilotuak eta kabinako lau langile. Oraindik ez dituzte izenak ezagutzera eman, baina jakina da 67 alemaniarrak direla eta 48 estatukoak. François Hollande izan da bizirik inor ateratzea ezinezkoa zela esan duen lehena. 
Hegazkina guztiz txikitua geratu da. Bostehun bat pertsona dago inguruan gorpuak jasotzeko lanetan, baina gaua da, eguraldia ez da ona eta bertara iristea eta lan egitea oso zaila da. Kaxa beltzetako bat aurkitu dute dagoeneko eta berorrek azalduko du gertatutakoa, baina atentatu terrorista ez dela izan diote iturri guztiek
 

detalle2

Docuteca

B2
25-03-2015

x61pRelaContWAR

16240275
01:50

x61pViewCountWAR

2406

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR