detalle dokuteka-generico-fitxa

Hegazkinen istripuak

Alemanian izandako istripu latz baten haritik, Europako aire-esparruaren berri jakingo dugu erreportaje honetan.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 24. zintan (00:46:40) badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria.- Alemaniako hegazkin-istripuak galdera asko utzi ditu erantzunik gabe. Abioietako kaxa beltzek zalantzak argituko dituzten esperantza daukate adituek, baina azterketa horiek egiteko, egunak behar izango dituzte.
Dena dela, ia ziurra da erantzukizun handiena Suitzako aire-kontroladoreek izan zutela.
Berriemailea.- Istripuan hildako senitartekoak gaur goizean heldu dira Alemaniara, Tupolev hegazkinaren zati handienak erori ziren tokira eraman dituzte, Alemaniako hegoaldean. Lore-sorta ugari utzi dituzte burdin artean.
Istripuan 71 pertsona hil ziren. Oraingoz, 68 gorpu aurkitu dituzte. Identifikazio-lanak izango dira hurrengo. Ez da erraza izango. Momentuz, bi bakarrik identifikatu dituzte.
Falta diren hiru gorpuen bila eta beste edozein arrasto topatu nahian, ehunka polizia daude inguruak aztertzen.
Errusiak bere ikertzaile-taldea bidali du Alemaniara. Hauen ustez, Tupolev hegazkineko pilotua bera izan zen txoke egiteko arriskuaz abisua eman zuen lehena. Bere erru bakarra Suitzako kontrolatzaileengan konfiantza gehiegi edukitzea izan zen.
Suitzako justiziak ikerketa hasi du, errua norena den jakin nahian. Guztiak daude Skyguide enpresari begira. Konpainia honek Suitzako eta Alemania hegoaldeko trafikoa kontrolatzen du.
Felipe Etxebarria.- Alemaniako aire-istripuak berriro piztu du Europa mailan zeru bakarra lortzearen beharra. Proiektu hau Bruselak proposatzen du eta zeruen gestio bateratu bat eskaintzen du. Eta honekin, oraingo zeruen zatiketarekin amaitu nahi da eta sistema arrazionalago bat lortu.
Gutxitan Europako bi hiriren arteko hegaldiak izaten dira zuzenak. Erromatik Amsterdamera doan hegaldi batean, adibidez, pilotuak debekatuta dauden eremu militar asko saihestu behar ditu eta estatu bakoitzak beren interesen arabera behartzen dituen aire-kontrol gainetik iragan behar du eta gero eta trafiko handiagoa duten bide estuetatik ibili eta gero, amaituko du bidaia.
Bruselak zeru bakarraren proiektua proposatzen du sistema honekin amaitzeko. Europako batzordeko bozeramaileak adierazi duenez, sistema berriarekin egoeraren ikuspegi orokor bat egongo litzateke.
Gaur egun, pilotuak bakarrik ditu bere bidaiaren nondik norakoak. Sistema berria agilagoa eta gainera seguruagoa izango litzateke. Sistema berria lortzeko, estatu bakoitzeko militarrekin negoziatu beharko da. Izan ere, aire-eremu handiak beraientzako soilik daude erreserbatuta. Suitzan, adibidez, % 80a hegaldi zibilentzako itxita dago zerua eta beste estatuetan egoera antzerakoa da, aditu honek azaltzen duenez.
Goizeko bederatziak eta hogei dira. Gorriz dagoena eremu militarrak dira, militarrek bakarrik ibil daitezke bertatik, trafiko zibilarentzat itxita daude. Hemen Frantziako eremu militar guztiak ikusten dira.
Zeru bateratu bat lortzeko eta sistema berri bat martxan jartzeko, Europar Batasunak 2004ko abendua jarri du epe-muga moduan.
 

detalle2

Docuteca

B2
04-07-2002

x61pRelaContWAR

16234488
00:03:15

x61pViewCountWAR

3272

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR