detalle dokuteka-generico-fitxa

Nikolas Ormaetxea, Orixe

1961eko abuztuaren 9an hil zen Nikolas Ormaetxea, Orixe, euskal idazlea. Berari buruz arituko zaizkigu Joxe Azurmendi, Joxe Mari Aranalde eta Paulo Iztueta. Solasean, J.M Irigoien idazlea "Sautrela" saioko bideoan.

Azkenik, aipua, Edorta Jimenezen Bazterrekoak lanaren gainean.
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1.  

Neretzat ote aiz? 

Begiak ezetz, biotzak baietz,  

zein izango den nagusi? 

-Biotzarentzat eder aizena 

bi begientzat itsusi. 

Begiak baiño zurragoa den 

begirik ez dun biotza:  

biotza su den, baiña begiak 

gaiñean diten izotza.  

Orixe, 1916 

 

Joxe Azurmendi idazlea. Lehenengo bere obrari begira, prosista, poeta epiko eta mistiko, eta itzultzaile bikaina. Eta bigarren, idazle bezala edo begiratuta, esango nuke, euskara ongiena menderatu duen, eta organista batek bezala, hizkuntzaren erregistroak abilkiena erabili dituen euskal autorea dela. Eta ja(da) hirugarren, bere mundu-ikuskerari edo begira, tradizionalismoa eta klasizismoa, kasu honetan klasizismo rurala, euskal literaturan, eta beharbada kultura guztian ere, ongiena lotu dituen autorea dela. Eta ez dakit, baina hiru ongiena uste dut esan ditudala. 

Esataria 2. Nikolas Ormaetxea Pellejero Orexan jaio zen 1888an. Hirukia izaki, gurasoek Uitzira  eraman zuten eta han igaro zituen haurtzaro eta gaztaroa. 16 urte egin zituen Jesuiten Lagundian, bidali zuten arte. Ordurako, nabarmentzen hasia zen kritiko eta idazle gisa. Euskaltzaindian egin zuen gero lan, Bilbon. Azkue eta Olabiderekin. Garai horretakoa da, besteak beste, Santa Cruz apaiza.   

Joxe Mari Aranalde idazlea, eta Orixeren senitartekoa. Polemikak izan ditu mundu guztiarekin, etxekoekin eta kanpokoekin. Baina horrek ez du esan nahi Orixe polemista denik. Horrek bakar-bakarrik esan nahi du Orixek berea esaten diola esan behar dion guztiari: amari, aitari eta beste edozeini. Orixen, Orixe esale librea izan da. Berea esan du beti, eta egia da, askotan gordinegi ere esan duela hori. Berak aitortzen duen bezala, ez dela diplomatikoegia.  

Paulo Iztueta idazlea. Eztabaida izan zuen, baina ez zen beste mailako eztabaida. Eta zen, esate baterako, gerra, gerra-aurrean sortu zenean Bide berrijak eta atera zuenean, ba, zalantzarik gabe, Orixek alde batetik goraipatu egin zuen haren (Lauaxetaren) lana eta beste aldetik, kritikatu egin zuen. Eta esan zuen, begira… “zu samurbera zara. Isurtzen zara modernismoetara, baina kasu egin behar duzu, oraindik hor dago klasikoaren indarra, eta hori ez ezazu ahaztu”. Egia da Lauaxetak oso ondo ezagutzen zituela autore klasikoak, baina baita ere modernoak. Eta berak aukera egin zuen modernoen alde. Orixek ez. Orixe ere zen gerra-aurretik bere ideiak estetikari buruz idatziak zeuzkan ia bakarra. Besterik ez dut nik ezagutzen. Ez dut ezagutzen. Bera zen baita ere Euskal Literaturaren Historia egiten duen lehena, bakarra zen. Publikatuak Euskal esnalean eta leku guztietan. Beraz, Orixek zeuzkan bere iritzi propioak, autonomoak, bereak. Baina bai baita ere jesuita zenean eztabaidatzen zuen literatura, literaturako irakasleekin, eta horregatik, bera ez zuen txunditzen besterik gabe modernismoak. Esaten zuena zen hau: “Bueno, onartuko dut klasikoekin bezala bide luzea egiten duenean eta ja(da) gerora, historiak onartzen duenean. Orduan jarriko diot txapela haren gainean. Baina bitartean berrikeriak, kontuz berrikeriekin!”    

Joxe Azurmendi. Askotan esaten dugu gazte, belaunaldi gazteak eten egin zuela aurreko belaunaldiarekin, baina nik uste dut askoz gehiago dela gerrak eten egin zituen belaunaldiak Euskal Herrian. Eta orduan, euskararen inguruan eta euskal kulturaren inguruan zegoen proiektua ere etenda gertatu zen. Eta gerra-aurreko asmoak, bai Aitzolenak eta baita Jesuiten eskola deitzen dugun honenak jarraipenik ez dute izango. Orduan, gero etorri den euskal kulturako belaunaldiak ez du [dio] Orixeri jarraitu ahal edo nahi izan.  

Paulo Iztueta. Nik uste dut, egia, Orixeren bizia erabat aldatzen da, transformatzen da desterruan. Desterruan ja(da) zer egin ez daki, zeren gehien-gehienbat dira, denak dira politikoak, gerra egin dutenak. Eta ikusten ditu nora zi(ho)azten euskaldunak eta landetara lanera. Bera ez da gauza. Bera sartzen dute konzentrazio-zelai batean Gurs, Gursen. Han egoten da eta ondo pasatzen du. Uruñuelarekin eta kantari eta bueno, ondo pasatzen du. Eta gero, ba, nire ustez, baita ere egon zen Lizardiren senideekin eta hor, eta Donibane Loizunen. Baina niri iritzirako, lehenengo urte horiek, 8 urte horiek ere denbora galtzen ari da Orixe. Ez du sortzen, ez du girorik, ez du etxerik, ez du non. Inbitazio asko bai: “Etor hadi gure, bazkaltzera etxera igandean”, baina hori ez zen bizimodua. Ez zuen patxadarik.  

Joxe Mari Aranalde. Orixek berak esaten du nonahiko landarea dela, nonahi ondo itsasten dena. Gogoan dut nola kontatzen duen Argentinan pasa zituen egun batzuetan, egun bero horietako batzuetan nola egiten omen zuen lo primeran, besteek ez eta! Beraz, nonahiko landarea da. Eta beste aldetik, Orixek ez du egundaino berezko umore edo argitasun edo hori galdu. Beraz,  Orixek  umorerik ez du egundaino galdu.  

Paulo Iztueta. Eta gero handik ja(da) 50ean joaten da ja(da) Ameriketara, azkeneko periploa. Hori du 4 urtekoa, motza. Nire ustez, nire ustez bere bizitzako emaitzarik oparoena, eta gailur, gailur-gailurra nik uste dut han jotzen duela bereziki-bereziki bi obra nagusirekin, berez. Hiru ere baditu. Obra bereziak, bat, inpresionantea da egiten duen poemarioa, batez ere mistikoa, inpresionantea da. Nik ez dut ikusi gizon bat barrura, hain barruraino sartzen, baina barruraino sartzen, hain zuzen ere, berak dauzkan bizipenak eta dramak hain dira ikaragarriak: amarik eza, apaizgorik eza, gero, desterru kulturala, desterruan bertan. Eta orduan, hustu egiten da hor, hainbesteraino ez dauka gehiagorik emateko. Poema horiek ikaragarriak dira niretzako, banan-banan. Beste obra handi bat da Quito´n arrebarekin. Quito´n arrebarekin da entsaio (entsegu) bat, nolabait nahi du, ez gainditu. beharbada momentu batean ere bai, Dante bera, eta erreplika bat da. Eta hirugarrena da, itzulpenean, hau niretzako bakarrik, ez diot inori esaten, niretzako bakarrik, egin duen itzulpenik harrigarriena, niretzako da Aitorkizuna. 

 

AMATE BATEN ITZALEAN (amatea zuhaitz bat da) 

Gogoan daukat aur nintzaneko  

Musulungo pagopea, 

izerditurik arrixku baitzan 

itzal artan esertzea; 

baiña sargori zegoneako 

goxoa bai oatzea! 

Goxoagorik arki dut emen 

Amateren gerizpea. 

Orixe, 1950

 

Paulo Iztueta. Eta hona etortzen denean ja beste Euskal Herri arras desberdinarekin aurkitzen da. Ja gizarte hau ja hasia da ja sekulartzen, hasia da Europara begiratzen. Beste ja hasiak dira ja(da), generazio berri bat dago, handia dago gainera hor lanean. Zalantzarik gabe generazio, belaunaldi potente (indartsu) bat dago ba Jakinen inguruan bertan, idazten duena. Ja eskolatua, gainera. Eta ja horrek baditu ja beste, beste pentsamolde batzuk. Ezkerra ere hasten da ja garatzen bai politikan, bai kulturan… Ez da uniformea, baina bai indartzen. Eta Orixe hor… Eta gainera sortzen da beste mugimendu bat euskara batuaren inguruan. Eta hor ja Orixe deskolokatua aurkitzen da. Eta niretzako, ba, Orixe, nik hori beti esaten dut, Orixe fisikoki hil aurretik kulturalki ja ia hilda dago ja; mila bederatziehun eta berrogeita, berrogeita hemeretzian hil zen, 61ean. Bi urte lehenago, hilda dago.    

detalle2

Docuteca

C2
05-11-2000

x61pRelaContWAR

16234836
0:29:00

x61pViewCountWAR

12366

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR