detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Apaiz gerrillariaren ezkutalekua

Eta beste bederatzi istorio Euskal Herriko parajeetan. Euskal Herriko historiako hamar pasarte jasotzen ditu liburuak.

 

Bosgarren istorioan, Santa Kruz apaiza da protagonista, eta hortik dator liburuaren izenburua. Aliron hitzaren inguruko kondaira dakar narrazio batek, eta Lapurdiko kortsarioen txanda helduko da beste batean, edo zesta-puntarena, edo Jesukristo ordezkatu zuen jauntxoarena…

Eta narrazio bakoitza Euskal Herriko toki bati lotuta dagoenez, neurri batean bidaia liburutzat ere jo daiteke “Apaiz gerrillariaren ezkutalekua” izeneko perla eder hau: Triano, Markina-Xemein, Izaro, Zumaia, Hondarribia, Arditurri, Etxano, Donibane Lohizune eta Ernatz mendatea dira bisita-lekuak.

 

 

 

Oharrak: Irakurgai mailakatuak dituen Arian saileko liburu honetako kapitulu guztiek dute bere ariketa-sorta, baita soluzioa ere. Liburuko testuak hainbat hitz ditu azpimarratuta, eta horien esanahia atzeko hiztegiak dakar. CDa ere badakar liburuak istorioa entzun nahi duenarentzat. CDarekin batera, informazio osagarria dago (atalen iraupena).

 

Egilea: Ander Izagirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015

 

Hona pasarte bat
Orain arte, traineruak XIX. mendean eta Bizkaiko portuetan egiten hasi zirela esan izan da. Baina Xabier Agotek, Albaola itsas ondarearen fundazioko zuzendariak, bertsio hori ezeztatzen du: “Hondarribiko arrantzale batek asmatu zuen trainerua, 1750 inguruan, eta hori han ere ez dakite”. [] “Trainerua bere garaiko Ferraria zen, teknologiarik aurreratuena”.

 

(56. or / 60. or)

 

Páginas: 77

detalle2

Docuteca

B2
05-10-2015

x61pRelaContWAR

16237970

x61pViewCountWAR

6096

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR