Afganistango neskak, eskolatik kanpo

Afganistango gerrak 16 urte bete ditu aurten. Amaierarik gabeko sufrimendu honen ondorioak batez ere emakumeak ari dira jasaten.

Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute nesken hezkuntza-eskubidea arriskuan dagoela, neskato gehienak eskolatik ateratzen ari direlako. Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetariak ematen du horren berri.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Afganistango gerrak 16 urte bete ditu aurten. Amaierarik gabeko sufrimendu honek ondorio asko du baina nagusia emakumeak eta, batez ere, neskak ari dira jasaten. Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute nesken hezkuntza-eskubidea arriskuan dagoela, neskato gehienak eskolatik ateratzen ari direlako. Juanjo San Miguel. 
JUANJO SAN MIGUEL. 2001ean, nazioarteko koalizioak talibanak bota zituenean, agindu zuen lehendabizikoa izan zen. Handik aurrera gizonek eta emakumeek eskubide berdinak izango zituztela Afganistanen, baina orain arte ezin izan dute agindutakoa bete. Human Rights Watch, giza eskubideen aldeko erakundeak, egin duen ikerketa zabalak dio Afganistan osoan eskolara doazen nesken kopurua jaitsi egin dela urtetik urtera, eta gero eta gutxiago direla eskolara joan daitezkeen neskatoak. Afganistango gaztetxoen artean nesken hirutik bat bakarrik dago alfabetatuta. Mutilen kasuan hirutik bi baino gehiago dira. Neskek gero eta eragozpen handiagoak dituzte. Talibanen kontrolpean dauden lurraldeetan, zuzenean debekatu egiten zaie eskolara joatea. Besteetan, irakasle gehienak gizonak dira, eta familiak ez du nahi izaten euren alabari gizon batek klaseak ematea. Nesken herena 18 urte egin aurretik ezkontzen da eta ezkondu ondoren eskola utzi egiten du. Afganistango eskolen erdiak, bestalde, ez du fundamentuzko eraikuntzarik, herenak ez du edateko urik eta hirutik bik ez dute komunik; beste oztopo bat neskak joan daitezen.
Guzti horren ondorioz, Afganistango neska gehienek eragozpen gaindiezinak dituzte eskolara joateko. Eta horrek areagotu egingo du lehendik nabarmena den emakume afganiarren diskriminazioa.    

B2
30-10-2017
16176384
00:01:42
2760