Dokuteka
Tesla auto batean ibili nahi duzu?
Tesla kotxe elektrikoa da, informatizatua eta etengabe berritzen ari dena. Oraindik asko izan gabe, munduan gero eta gehiago ari dira honelako autoak erabiltzen.
Tesla kotxe elektrikoak Kalifornian egiten dituzte, baina Berrizko ZOE enpresak bigarren eskukoak ekartzen ditu Euskal Herrira. Tesla auto horietako batean sartuko gara Javier Lekuona beratarrarekin eta kotxe hauek nola funtzionatzen duten erakutsiko digu. Gurekin etorri nahi duzu?
Irratsaio osoa entzun hemen. Informazio osagarria nahi izanez gero, entzun hemen.
Kazetaria 1. Javier Lekuona, kaixo, aspaldiko!
Javier Lekuona.- Aspaldiko!
Kazetaria 1.- Begira, e, hurrengo zita eta Miramongo parkinean egitea ere! Hori ez dugu, oso jende gutxirekin egin dugu zita halako toki batean.
Javier Lekuona.- Sartu gabe, Miramonen sartu gabe.
Kazetaria 2. Hemen badaude, ez dakit, 100 kotxe. Zurea da deigarriena.
Javier Lekuona . Bueno, disimulatzen du, e?
Kazetaria 2. Bueno, bai, kotxe hau oso elegantea (dotorea) da, oso luzea da…
Javier Lekuona . Barrutik, barrutik diferentea bai…
Kazetaria 2.- Deskapotablea ere bada, tetxuaren (sabaiaren) zati bat zabaltzen da behintzat eta.
Javier Lekuona.- Hori da. Eta hemendik kontrolatzen ahal dugu.
Kazetaria 1.- Telefonoa atera du patrikatik Javierrek,
Javier Lekuona. - Bai. Hau da Tesla, Tesla…
Kazetaria 2. Teslaren aplikazioa zabaldu du.
Javier Lekuona . Teslaren aplikazioa: Klimatizazioa, kontrolak ere bai, dela kotxea ixtea, leihoak ere bai…
Kazetaria 2. Mugikorretik hori.
(bozina-hotsa)
Kazetaria 2.- Epaaa
Kazetaria 1. Bozina! Autotik 2 metrora gaude eta bozinari eman diezaiokezu…
Javier Lekuona . Hori, argiak piztu. Hori egiten ahal da urrutitik, ikusi ere bai non dagoen.
Kazetaria 2. Eta orain beste aldea ere ikusi dugunez, argi geratzen da ez duela gasolina botatzeko.
Javier Lekuona . Hori da
Kazetaria 2. Tankearen edo atetxo hori.
Javier Lekuona . Hemen duena…
Kazetaria 1. Pantaila hori da, eta …
(barreak)
Kazetaria 2. Oraintxe ikusi dut. Ordenagailua da!
Javier Lekuona . Bueno, orduan hemen hasten zara ulertzen zer den gidatzeko modu diferentea. Dena da ordenagailu handi bat baldin bazen bezala, eta grafiko hauetan ulertzen da nola gidatzen den eta zein den gidatzeko modu diferente hau. Kotxeak, frenatzerakoan, de hecho (berez), kotxeak frenatzen du berak bakarrik, ez duzu frenua (balazta) ukitu beharrik. Bateriak kargatzen du.
Kazetaria 1. Bai. Ze hemen ez dago ez eskuko frenurik (balaztarik), ez dago martxak sartzeko palankarik. Dagoena da pantaila erraldoi bat eta bolante bat, eta hor parean beste pantaila txiki batzuk.
Javier Lekuona . Hori. Kotxe honen abantaila da “praktikamente” frenua (balazta ia) ez duzula ukitzen. Eta orain, adibidez, jarriko dugu auto-pilotua martxan, segituan markatuko du bolante txuri bat, ikusten duzue?
Kazetaria 1. A! Bai. Bai. Bai. Bai.
Kazetaria 2. Epa!
Kazetaria 1. Non erosi zenuen kotxe hau? Bordelen erosi zenuen?
Javier Lekuona . Bordelen erosi nuen, gaur egun Espainian eros daiteke kotxea, baina orduan orain dela urte bat ez zen aukerarik Espainian kotxea erosteko. Orain erakutsi behar dizuet gauza bat dela (dena), kargatzeko historia (istorioa). Hemen bada ikono bat, ikusten duzue, dela (dena) tximistaren ikonoa…
