detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola biziko gara etorkizunean?

Etxe 'errekonfiguragarria' izango omen da etorkizuneko etxea.

Oier Ariño ingeniari industrialak 'Airean' saioan azalduko digu etorkizuneko etxea malgua eta momentuko beharretara egokituko dela.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jaime Otamendi.- Oier Ariño, arratsalde on.
Oier Ariño.- Arratsalde on.
J.O.- Mutil hau, etorri hona, Oier. Mutil hau urte osoan badakizue non egon den? Hau Massachusetts-en, Ameriketan, MIT-en. MIT bada oso toki garrantzitsua, ikerketa egiten duena eta batez ere hemendik urte batzuetara gu nola biziko garen aztertzen duena.
O.A.- Hori da.
J.O.- Mundu guztiko ikertzaileak izaten zarete han eta etorkizuna asmatzen saiatzen zarete. Zu ingeniaria zara, Billabonakoa, suertea izan duzu eta etorkizuneko gure etxea nolakoa izango den aztertu duzue.
O.A.- Hori da.
J.O.- Alegia… aizue! Etorkizunean ze etxetan biziko garen aztertu du mutil honek. Nolakoa izango da etorkizuneko etxea?
O.A.- Bada, etxea izango da errekonfiguragarria.
J.O.- Errekonfiguragarria. Dedio, zer da hori?
O.A.- Horrek esan nahi du bada etxean logela, sala, egongela… behar dituzun gelak eta altzariak azalduko direla eta desagertu behar dituzunean.
J.O.- Ja, probokatzaile samarrak dira gazte hauek, eta berak egindako bideoa MIT-en, Ameriketan egindako bideoa erakutsi egingo dugu. Probokazio puntu bat badauka, baina oso metro gutxitan egindako apartamentua delako, ez?
O.A.- Hori da, hogei metro karratu eskas.
J.O.- Ikus dezagun etorkizuneko etxe hori.
O.A.- Bada, hemen dago egin dugun apartamentua, hogei metro karratu eskas. Zoroa dirudi, baina pentsatzen jarriz gero, hogei metro karratuta lanerako lekua, jantoki bat, logela, dena sartu dugu hor, ezta?
J.O.- Alegia, toki beretik atera zaigu, ohea lehendabizi, lanerako mahaia, jantokia ere bai… hemen egongela daukagu.
O.A.- Eta baita ere egin dezakegu komuna handitu, ezta? Orduan, behar duzunean handitu eta leku ederragoa edukitzeko. Orduan, hogei metro karratuk hasieran txikiak dirudite, baina hogei metro karratu horietan sartzen baldin badugu, jangela, lantokia, egongela, logela… bada, jada ez dute hain txikiak ematen, ezta?.
J.O.- Eta sukaldea ere zein gauza txikia eta…
O.A.- Baina guztiz erabilgarria, ezta?
J.O.- Aratza, bai. Ez dakit Arzakek hor pulamentu askorik egingo lukeen, baina…
O.A.- Bueno, gonbidatu beharko dugu.
J.O.- E? Ja, eta hau zer da?
O.A.- Festa.
J.O.- Festa. Beraz, hain toki gutxian oso-oso gauza polibalentea izango litzateke.
O.A.- Hori da, gaur egun modan daude mikroapartamenduak. Badira 30-40 metro karratuko apartamenduak, baina daude konpromisoz beterik, ezta? Daukazu ohe txiki bat eta plegablea, ofizina-mahai bat ez dena funtzionala… eta guk hemen bilatu dugu, ba, ahalik eta leku txikienean, baina ahalik eta funtzionalitate guztiak izatea.
J.O.- Eta honen atzean zer dago? Alegia, nola funtzionatzen du etxe honek? Ze, hemen beste kontu bat: kotxetan eta askotan pasatzen zaiguna, ez? Zerbait aberiatzen denean edo, orduan ja ez dakigu zer egin.
O.A.- Bueno, honek daukana da ordenagailu bat, dena kontrolatzen duena, eta gero dauzkagu kontrolatzeko era ezberdinak. Orduan, orain modan daude smartphonak eta mobilak eta daude aplikazioa argia kontrolatzeko, baina etxean uste dugu bada, smartphona etxera iritsi eta alde batera utzi eta behar dituzu kontrolatzeko era errazak. Orduan, zuk etxean sofa mugitu behar baduzu, okurrituko zaizun azkena da telefono mobila hartu eta aber aplikazioren bat dagoen sofa mugitzeko, ezta? Egingo duzuna da bultzatzen saiatu.
J.O.- Bai.
O.A.- Arina baldin bada, mugituko duzu; bestela, ez.
J.O.- Ja.
O.A.- Orduan, hemen egiten duguna da jendeak bultzatu dezala, neurtzen dugu indar hori eta gero motorrekin egiten dugu pertsonari indarra handitu.
J.O.- Ja.
O.A.- Eta gero, horretaz aparte ere bai, bada, zeinuekin eta ahotsarekin-eta kontrolatu daiteke hau.
J.O.- Ja, beraz, hor ikusi dugu, ez? argiak-eta pizten dituzuela keinuekin eta…
O.A.- Hortxe ikusten ari gara.
J.O.- Eta hau benetan noiz ikusiko dugu?
O.A.- Hau benetan?
J.O.- Bai.
O.A.- Bueno, han ikerketa egiten da, bada, bost-hamar urtetara. Orduan, han badago enpresa bat ari dena prototipo hauek saiatzen merkatura eramaten.
J.O.- Ja.
O.A.- Eta batez ere ari dira Txinako merkatuekin lanean, ezta?
J.O.- Ja, orain guri begira dauden gehienek esango dute, tira, nik horrelako etxe batean ez dut bizi nahi, ez? ze…
O.A.- Jendeak hasieran hori esaten du, bertan ikusi eta ikustean ematen dituen funtzionalitate guztiak, bada, txip-a aldatu egiten da.
J.O.- Ze komunarena iruditu da, gure lankideen artean, behintzat, armairu horri bultza egin behar zaio komuna handitzeko, edo…
O.A.- Bueno, hori bakarrik da komuna beti dago erabilgarri, baina dutxatu behar duzunean handitu dezakezu eta gusturago.
J.O.- Ja.



 

detalle2

Docuteca

B1
26-05-2014

x61pRelaContWAR

16344189
04:07

x61pViewCountWAR

16254

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR