detalle dokuteka-generico-fitxa

Enologoa eta neska, gauzak aldatzen ari dira?

Irati Amondarain enologoak bere esperientzia kontatzen digu gizonezkoen mundu horretan.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1.    Zer da enologia? Eta enologoa?
Enologia berez da ardoa egiteko zientzia bat. Orduan, enologo baten lana hasten da mahatsa biltzetikan (biltzetik), prozesu guztia, ardoa enboteilatu (botilatu) arte. Orduan hor, bitarte horretan dauden prozesu guztietan parte hartzen du enologoak. Azkenean, gu gaude prozesu baten gainean. Ez bazaude prozesu horren gainean, azkenean, mikroorganismo asko daude, oxigeno asko egon daiteke, bueno, parametro ezberdinak, ez daude kontrolatuak. Orduan prozesu batean parte hartzen ez baduzu, ba bueno hor azkenean edozer gauza pasa daiteke.

2.    Zein bilakaera izan du emakumeak alor honetan?
Bilakaera izan da oso positiboa. Orain, galdetzen badidazu gaur egun non gauden, oraindik netzako (niretzat) behintzat sektore maskulinoa da. Gehienbat zonalde tradizionaletan gainera, bai Errioxan edo Ribera de Dueron direla penintsulako, horrela, toki tradizionalenak, hor bai oraindik beste lekuetan baino gizonen pisu gehiago dago beste tokietan baino. Osea que (beraz), nik uste oraindik lan asko daukagula egiteko emakumeak (ek) sektore honetan.

3.    Esperientzia txarrik izan duzu enologoa, emakumea eta gaztea izateagatik?
Normalean ez. Baina nik uste dut zuk esaten duzun kasua dela pertsona den araberakoa. Baldin bada beldurtia edo tradizionala edo aldatzeko gogorik, nahi ez duen horietako bat, ba bai, beti egingo dio kasu enologo tradizional bati, edo helduari edo gizonezkoa bada hobeto. Baina nik uste dela gehiago nola (nolakoa) zaren, edo zer ikuspuntu dituzun bizitzarekiko, ba berez ardoa edo ardogintzarako prozesuan baino. Ez, ez, ez, ez. Ez dut egoera txarrik izan. Nire nagusiek beti esaten dute: azkenean, beraiek dituzten lagunak dira beraien perfileko jendea. Nik sektore honetan edukiko ditudan lagunak edo, bueno, ezagunak behintzat, izango dira nire perfilekoak. Eta hori ere, ba bueno, desberdina da, kontuan hartzeko zerbait da.

4.    Edozein lekutan egin daiteke ardo ona?
Nik uste dut gaur egun jada, teknika aurreratu asko daude, gero eta ezagutza gehiago dago prozesuan pasatzen diren aktibitateekiko, orduan bai nabaritzen dugula ba jada gaur egun toki guztietan egin daitekeela ardo ona. Mahats-munduan edo mahatsa jorratzeko toki onena? Ba depende, adibidez, Arabar Errioxa toki perfektua da urteko ardo bat egiteko. Orain, nahi baduzu ardo kontzentratuago bat, alkohol gehiagorekin eta potenteagoa, Jumilla alde hori ere oso ona da, ze (zeren) han klima diferentea da, lurra diferentea da, landareak jaso dezakeen estresa ere diferentea da, orduan bueno, beste era batera konportatzen da. Horrek egiten du azkenean beste ardo mota bat edukitzea. Orduan nik uste dut, Galizia aldeko ardoak ere oso onak egiten ari dira… Nik uste dut zonalde askotan egin daitekeela ardo ona, baina bueno, txarra ere (bai). Azkenean, ez da dena ona izango.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
27-01-2017

x61pRelaContWAR

16170603
00:04:10

x61pViewCountWAR

4639

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR