detalle dokuteka-generico-fitxa

Izotzezko ardoa: Arabako Errioxako ardorik bereziena

Ardoetan berezienetako bat dugu izotzezko ardoa, biltzeko garaian mahatsak zero azpiko tenperaturan egon beharra baitu.

Ardo-mota hau Arabako Errioxan biltzen den bakarra da, eta gainerako ardoek ez duten hainbat berezitasun ditu.

Guardiako Gil Berzal upategiko ardo-ekoizle den Gemma Berzalek dioenez ardo hau oso preziatua da, baina mahatsak zenbait baldintza berezi behar ditu ardoa ekoiztu ahal izateko. 

Ikus albiste honi lotutako bideoa.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1.– Ordu honetan, eguzkitan, epel gaude hiri gorrian, baina goizean egin duen izotza ez da nolanahikoa izan e?
ESATARIA 2.– Ez eta badira goizaldera ez ezik sorora lanera goizaldeko ordu txikietan irteten direnak ere, adibidez, mahatsa biltzera, Guardiako Gil Berzal upategietan.
ESATARIA 1. – Gemma Berzal, arratsaldeon …
GEMMA.– Arratsaldeon!
ESATARIA 1.– Zuri. Guk uste genuen, Gemma, ardoa egiteko, mahatsa uda amaieran batzen zela, irailean edo urrian edo, baina ikusi dugu …
GEMMA.– Hori egiten da bai, hori egiten da ardo normalarekin, baina hau ardo berezia da eta, izotz… ba mahats izoztuetatik ateratzen den ardo hau neguan hartu behar da. Horretan datza bere berezitasuna.
ESATARIA 2.– Berezia dela diozu, izotzezko ardoa edo izotzak jotako mahatsez egindako ardoa. Zer da, Gemma?
GEMMA.– Ba ardo berezia da, esan dudan bezala, eta mundu honetan ezer gutxi daude e? bueno, mahats izoztuetatik ateratzen dugu, eta bueno bilketa… bai bilketa eta bai prentsa izan behar da zero azpitik. Ee badaukate (badauka) deshidratazio puntua mahatsak, eta orduan, eta botrytis ere e? orduan berezitasun horretatik ateratzen den ardo txuri gozo bat.
ESATARIA 1.– Orduan, Gemma, zuen familiako upategian  ba ezaugarri horiek eta tenperatura horiek iritsi arte nolabait zain egoten zarete mahatsa biltzeko?
GEMMA.– Hori da, bai hori da. Azken urteotan ezin izan dugu, pues klimatologiak ez duelako (dituelako) onartu berezitasun hauek, eta aurten pues baldintza onak izan dira eta horregatik hartu dugu, pues aurreko… , duela bi egun edo hartu genuen.
ESATARIA 1.– Eta beste urtetan orduan zer egiten da izotzik egiten ez badu? Mahatsa …
GEMMA.– Usteldu egiten da,
ESATARIA 1.– Usteltzen utzi?
GEMMA.– Bai bai usteldu egiten da, e izozteak ez badira nahikorik, usteldu egiten dira, eta ezin izan ditugu hartu aurten, pues hori baldintza onenetan hartu dugu, izozte, bueno juxtu udazkena oso sikua izan da, gainera, mahats-bilketa berandu egin zen, eta izozteak heldu dira behar ziren momentuan. Duela hiru urte ez ditugula egin…
ESATARIA 2.– Zuria eta goxoa esan duzu. Graduazio-aldetik nolakoa da?
GEMMA.– Ba, kontzentrazio handia dauka, eta bueno “esentzia pura” da e? Badauka graduazioa.
ESATARIA 1.– Eta gero ardo arrunta bezala ekoizten da? edo mahatsak gero muztio gutxiago ematen du? Mahats-kopuru berarekin ardo gutxiago ateratzen da?
GEMMA.– Askoz gutxiago. % 20a besterik ez da ateratzen. Bestearekin konparatuz, askoz gutxiago da. Gure produkzioa 1.000, 1.500 botilakoa da.
ESATARIA 2.– Ardo preziatua izango da nolanahi ere? 1.500 botila gutxi da.
GEMMA.– Bai, bai, bai. Oso preziatua da. “Jainkoen nektarra” deitzen diote adituek.
ESATARIA 1.– Eta, zertan igarriko diogu guk jainkoen nektar horri? edalontzi batean, kopa batean ateratzen badigute guk ezer jakin barik, Gemma?
GEMMA.– Pues, hori, adituek esaten duten bezala, ardo txuri gozo hau, oreka edo harreman orekatua dauka bai garraztasun, alkohola eta gozotasunen artean; eta pues zapore berezia dauka. Gero esaten dute ere eztiaren zaporea, pasa-mahatsaren zaporea, zaharraren zaporea … ez dakit …
ESATARIA 1.– Eskerrik asko, Gemma.
GEMMA.– Bale…
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
09-01-2017

x61pRelaContWAR

16170020
00:04:06

x61pViewCountWAR

5147

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR