detalle dokuteka-generico-fitxa

Tanzaniako emakume haurdunak, eskolatik kanpo

Tanzanian 18 urtetik beherako emakume asko ezkondu egiten dira, eta beraz, oso ohikoa izaten da nerabe direnean haurdun geratzea.

Tanzanian, indarrean dagoen Legearen arabera, haurdun dauden emakumeek debekatua dute eskolara joatea. Lege hori aplikatuz, Tanzaniako poliziak haurdun zeuden 60 ikasle eta bere gurasoak atxilotu ditu, adin txikikoak izanik, haurdun geratzea leporatuta.

Tanzaniako politika honek giza eskubideen aldeko elkarteetatik kritika ugari jaso ditu; izan ere, nerabe hauek haurdun utzi dituzten gizonezkoen aurkako neurririk ez baita hartzen, eta ezta hartzea aurreikusi ere.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Nazioartean, Tanzanian poliziek haurdun zeuden 60 ikasle eta bere gurasoak atxilotu ditu azken aste hauetan. Leporatzen dieten delitua adin txikikoak izanik, haurdun geratzea da. Tanzanian Legeak debekatu egiten diete haurdun dauden emakumeei eskolara joatea. Beatriz Zabaleta.

BEATRIZ ZABALETA.- Atxiloketak Tanzania Iparraldeko eskualde batean izan dira, bertako komisario buruak agindu ditu eta deklaratu ondoren, libre utzi dituzte fidantzapean emakume gazteak. Atxiloketa hauek gobernua eskolatan haurdunaldiak saihesteko politikaren baitan kokatu dituzte. Tanzanian duela 60 urte indarrean dagoen legearen arabera, eskoletatik kanporatu egiten dituzte haurdun edota ezkonduta dauden emakume gazteak, nerabeak gehienak. Gobernuz Kanpoko erakundeen arabera, urtero zortzi mila neska gaztek uzten dute eskola arrazoi horrexegatik.
Gaur baino lehen, kritika ugari jaso izan ditu John Magufuli Tanzaniako presidenteak politika hau dela-eta. Baina berak ez duela aldatuko dio. Presidentearen esanetan, onartezina da haurdun dauden nerabeak eskolan izatea, hori moralaren kontrakoa delako. Tanzanian, hiru emakumetik bat hemezortzi urte bete aurretik ezkontzen da eta oso ohikoak dira nerabeen artean haurdunaldiak. Giza eskubideen aldeko elkarteek gobernuaren jarrera salatu dute, gazte hauek haurdun utzi dituzten gizasemeen kontrako neurririk hartzen ez delako. Are gehiago, salatu dute institutuetan ohikoak direla haurdunaldi-frogak emakume-ikasleen artean.

detalle2

Docuteca

B2
10-01-2018

x61pRelaContWAR

16139546
01:41

x61pViewCountWAR

4105

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR