Mañukorta, ibiliaren ibiliz egindako bertsolaria

HABE Aldizkariko 149. alean eman zen argitara ZOKOMIRAN sailean segidan irakurgai duzun 1989. urteko erreportajea. Mañukorta bertsolariaren heriotza dela-eta ekarri nahi izan dugu tarte honetara.

Zokomiran sailera Gregorio Larrañaga datorrela esaten badugu, "nor da hori?" galdetuko dute gehienek. Baina ezizena "Mañukorta" dela badiogu, bertsozaleek behintzat "a bai, badakit nor den" esango dute. Ez da alferrik ibili urtetan eta urtetan plazarik plaza Euskal Herrian barrena.

1943 urtea bukatzear zegoenean jaio zen Gregorio Larrañaga Markinako Larruskain auzoan, abenduaren lehen egunean.

Gregorio Larrañagari, "Mañukorta" izeneko baserrian munduratua izanetik datorkio bere goitizena. Sortu zen urte hartan 24 baserri zeuden Larruskain auzoan. Orain, ordea, hamar besterik ez daude. Bere haurtzaroaz gogoratzen denean lagunak etortzen zaizkio burura. "Saltoka eta aritzen ginen, jolas sanoak egiten genituen. Denak batera ibiltzen ginen. Lehen Jaunartze-egunean 12-13 izango ginen kinta berekoak. Eskolan ez genuen gehiegi ikasi". 14 urte bitartean aritu zen eskolan, eta gero. mendira. "mendia garbitu. pinu-landareak sartu, arbolak bota. Belar txarrei su ematen ere ez ginen motelak, igartzen genion noiz zegoen arriskua eta noiz ez. Inoiz eskapatuz gero ere, asmatzen genuen itzaltzen. Guk egindako okerrik ez zen izan. Basoak beste norbaitenak ziren, eta egunean hogei duro irabazten nituen. Ordurako asko zen. orain bost mila pezeta irabazita baino gehiago. Zer egin zitekeen garai hartan ehun pezetarekin? Ba, egun-pasa on bat: irten goiz, hamaiketakoa egin, harri-jasotzaileak ikusi, bazkaldu, gauean basoerdi batzuk hartu, eta oraindik ere dirua sobran. Zenbat sobran? Hamarren bat pezeta edo”.

Euskal Herriko poeta

Eta soldaduzka-garaia iritsi zitzaion Mañukortari. Soldadu joan aurretik, hirurogei duro irabazten zituen egunean. Soldaduzka latza izan zen, hasierako egunetan behintzat. El Ferrolen egin zuen. Ez zen berehala iritsi EI Ferrolera: bi egun eman zituen Bilbotik tren zahar batean. Abiada Azkarreko Trena izan balitz! Gaur egun soldaduzkara joateko zoritxarra duten gazteek izaten·dute hilabete bat edo pasa ondoren etxera itzultzeko aukera. Mañukortak, ordea, zortzi hilabete igaro zituen Larruskainera bueltatu aurretik. "Han ez zen permisorik eta kristorik". Gero errepostero sartu zen.

Lehen Jaurnartze-egunean.

Agintarien emazteei eta enkarguak egiten zizkien. Zortzi hilabete gogor igaro ondoren, etxera heldu zenean,Markinan

Karmenak ziren, eta orduantxe zegoen ospatzear Markinako Eskualdeko Bertsolari Txapelketa. Mañukortak esku hartu, eta garaile atera. Mañukortari, Galizian soldadu egon arren, ez zitzaion bertsotarako egarria itzali, eta bertso dezente kantatu zituen bertan zeuden beste euskaldunekin batera. Ez zen entrenamendu txarra izango, alajainetan! Baina behin hasiz gero jarraitu egin behar eta Lekeition ere parte hartu zuen Bizkaiko azken aurreko bertsolari-txapelketan. EI Ferroletik ekarri zuten markindarra. Imajinazio-puntu bat behar izan zuten Irigoyenek eta Larruskaingoa Euskal Herrira etor zedin. Eskutitz bat idatzi zuten EI Ferrolera Mañukorta Euskal Herriko poeta zela esanez eta Markinara itzultzeko baimena eskatuz. Hamabost eguneko permisoa eman zioten. Beste soldadu guztiak harrituta zeuden mutil-puska hura nor izan zitekeen galdezka. Lekeitiokoan ere aurrera atera zen bizkaitarra. Finala Durangoko elizpean izan zen, eta arratsaldeko saiora lau onenak iritsi ziren: Lopategi, Mugartegi, Abel Munuategi eta Joseba Arregi. Oraingoan ez zuen hainbeste zorte izan Mañukortak. Soldaduzkako azken hilabeteak nahikoa ondo pasa omen zituen. Gaitzerdi! Bestela ez zen makala izango bi urte haiek igarotzea. "Lagun onak egiten dira soldaduzkan".

 

"Ameriketara joan nintzen..."

Baina mundua ezagutzeko gogo bizia zuen Larruskaingoak, eta Ameriketara joatea erabaki zuen. Ikusia zuen bere lagunak AEBetan hiru urte iragan ondoren Euskal Herrian pisua erosteko adina diru irabazteko gauza zirela. eta hala joan zen Nevadara artzain. Bost urte egin zituen. Nagusia euskalduna zen, Jesus Goikoetxea, Beraonakoa. Nagusiaren emaztea ere euskalduna zen. Interprete-lanak ere egin behar izan zituen. Nagusiak euskaraz bazekien. eta ingelesez ere bai, baina gazteleraz ez zuen tutik ere esaten: "bueno, maldizio batzuk botatzen· zituen…

Zenbait langile nafarrek, berriz, gaztelera besterik ez zekiten, eta Mañukortak aritu behar itzultzaile.

Gizabide handiko jendea

Horrelakoxea zen bizkaitarrak Ameriketan aurkitu zuen jendea: "Nik aurpegiz tontoa ematen dut, baina ingelesa defenditzeko adina banekien. Jende ona zen. zerbait gaizki esaten zenuenean, lagundu egiten zizuten. Hemen, ordea, euskaldun-berriek huts egiten dutenean, barre egiten diegu. Ez zaie barre egin behar, lagundu baino ... Bai. euskara ona gordetzen zen han, nafarrak eta bizkaitarrak elkarrekin nahasten ginen. Oso euskara aberatsa zen".

Hala ere. ez omen zuen harreman gehiegi izan amerikarrekin. baina euskaldunak begi onez ikusten omen zituzten: "Kontu egizu. hiru mila buruko artaldea gizon bati emateko, konfiantza handiko gizona izan behar zuela artzainak, eta hitzezkoa; bestela, nola emango diozu halako artaldetzar baten ardura?"

Herri txikietan asko ibili zen Mañukorta

Nevadatik Idahora joan zen. eta han bi urte egin zituen. Hemen ere artzain. AEBetan lurraldeak zabalak izaten dira, eta artaldeak handiak. Artzainak, hemen ez bezala, zaldiz ibiltzen dira. Idahon ez zen sekula bakarrik egoten ardiak zaintzen. Ardi batzuk galdu ere egiten ziren: "Errazago ziren galtzen topatzen baino".

Hala ere, ez zuen askorik galdu Mañukortak. Kanpa-dendan bizi zen Mañukorta: "Etxerik ez genuen ikusi ere egiten". Idahon euskal dantzak eta izaten ziren, baita soinua ere, eta egundoko parrandak egiten zituzten. Nevadan, ordea, ez zen halakorik. Jatekoa ere beraiek atondu behar izaten zuten: "morrosko ederrak eginda etorri ginen handik".

"Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira"

AEBetan legezko bizilekua -eta hori gaitza da lortzen- ezarrita itzuli zen Bizkaira. Elgoibarko Danok Bat kooperatiban hasi zen lanean. Garai hartan -orain ikusi egin behar non lan egin bazegoen. Hemengo lagunak ere saiatu ziren Mañukorta Ameriketara itzul ez zedin: "Hemen han adina diru irabaziko duk, zertarako joan behar duk berriz hara?" esaten omen zioten. Eta, Ameriketako nagusiari hara itzultzeko hitz emanda etorri bazen ere, bertan geratzea erabaki zuen, bertsotan eta fabrikan arituz bizitza aurrera ateratzeko hainbat irabaziko zuela eta. Familia ere ez zuen utzi nahi.

Kotxea, aberastasunaren seinale

Beldurgarrizko aldakuntza sumatu zuen Larruskaingoak gurera itzuli zenean: "Ni joan nintzenean, inork ez zuen kotxerik, eta etorri nintzenean, berriz, denek zuten kotxea". AEBetara joan baino lehen bostehun pezeta dirutza handia omen zen. eta etxera bihurtutakoan "hamar mila gutxiegi igual". Mañukortak ez dio diruari garrantzi handirik ematen, agian kotxe bat erosteko beste aurreztuko luke: Nabari da bertsolariek beharrezkoa zutela kotxea garai hartan. Uztapideri buruz iritzia eskatu genionean. begira nola erantzun zigun: "Onena zen. Ez zuen kotxerik. Garai hartan gauza handia izango zen urtean 20 jaialditan kantatzea". Horrezaz aparte, diruak ez du balio handirik Mañukortarentzat. "Irabazi eta gastatu. Gaur egun bost mila pezetarekin afari on bat egiten da, eta hogei mila durorekin hogei afari. Diru hori bankura eraman eta, hemendik hogei urte barru, afari bakarra Jateko adina izango duzu, eta hemeretzi afari galdu dituzu. Lehen ere horixe gertatu da, e?"

Bertsotarako berezko etorria

Bertsotarako afizioa ume-umetatik datorkio Mañukortari. Zortzi urterekin kantatzen omen zituen izeba zela eta ez dakit nor zela. Ameriketatik etorri zenean, auzo txikietan hasi zen kantari. "Irratian ere kantatu izan dut. 'Cantinflas' deitzen zidaten. Gaur ere handia ez naiz, baina berezko etorri honekin defenditzen naiz.

Lantegiko zenbait lagunekin ere aritzen naiz. Eta uste dut bertsotarako hori dela onena. Eskola ona izango duk bertsoa zer den eta jakiteko, baina, erraz etortzeko, aritzea duk gauzarik onena". Iaz 98 jaialditan kantatu zuen, eta ia beste hainbeste utzi zituen kantatu gabe, astirik ez zuelako noski! Mañukorta gai irrigarrietan aritzen da ondoen, bertso senti mentalak ere kantatzen jakin arren. Berak badaki txapelketan punta-puntan aritzeko adina ez dela, baina meza ondoren giroa jartzekoan ez dio inori enbidiarik. Mañukortak bertso hobeak botatzen ditu epai-mahairik gabe. egokiago erabiItzen ditu bere “almazeneko" hitzak. Eta nahiago ditu bertsolari gutxiko jaialdiak: "Lau bertsolari eta bi trikitilari edo, bestela, sei bertsolari".

98 jaialditan esku hartu zuen 1988an.

Trikitia zaletasun

"Trikitilariak eta Mañukorta lagunak gara denak". Dantzan egitea asko gustatzen zaio. Trikitia hainbeste gustatzen zaionez, azken txapelketan gertatutakoari buruz galdetzeko tentazioa izan genuen: "nire ustez, txapeldunek eta Kepa eta Mutrikok rock-a jo zuten. Euskadiko trikitiaren mugetatik ez irteteko zioen arau batek, eta. nire iritziz. biak irten ziren". Baina aitortzen du, bai bertsolariak direla, bai trikitilariak direla, epaimahaikoen lana ez dela erraza. Trikitiaz aparte. idi-probak ditu atsegin, eta telebistaren aurrean egoten ere badaki. Batez ere, kirola eta albiste-emanaldiak ikusten ditu, baita pelikularen bat edo beste ere.

Asko estimatzen zituen Mañukortak trikitilariak.

Orain Berriatun egiten du lan, hara bildu baitziren Elgoibartik. Kotxeentzako, garbigailuentzako eta gomak egiten dituzte. Berrehun bat bazkide dira guztira. Lanak uzten dionean aritzen da bertsotan. eta nahi duenak badu bizkaitarrari entzuteko aukera: "herriarengandik eskabiderik izan ez banu, ni ez nintzateke bertsolari izango".

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ADINA.-Hainbat, beste.

ARDURA.-Kargua.

ARTALDE.-Ardi-taldea. Rebaño.

ARTALDETZAR.-Artalde handia.

ASTI.-Denbora. beta.

ATONDU.-Prestatu. maneatu.

AUKERA.-Egokiera, parada.

AURREZTU.-Aurreratu. Ahorrar.

AUZO.-Bailara. Barrio.

BAINO.-Baizik.

BAKAR.-Bat besterik ez.

BARRENA.-Zehar, barna, gaindi.

BASOERDl.-Txikitoa.

BAZKIDE.-Sozioa. Partaidea.

BEHINTZAT.-Behinik behin. gutxienez.

BEREZKO-Natural.

BERTSOZALE.-Bertso +zale. Bertsotarako afizioa duena. Era berean: mendizale, neskazale, tabernazale.

BIHURTU.-Itzuli, bueltatu.

BUKATZEAR. Ia bukatzeko, bukatzeko zorian.

DEZENTE.-Franko, asko .

EMAN.-Parecer.

ETORRI.-Inspirazioa.

EZ BEZALA.-A diferencia de.

EZIZEN.-Goitizena. izengoitia. Apodo.

GAITZ.-Zaila.

GAITZERDI -¡Menos mal!

GARAI. Sasoi, denbora.

GARAILE.-Irabazlea. txapelduna,

GARBIGAILU .-Garbi(tu) +gailu. Lavadora. Era berean. hozkailu, berogailu, izozkailu...

GAUZA. -Gai, kapaz.

GURERA.-Gure arrera.

HARRI-JASOTZAILE. Harri+tzaile,. Harria jasotzen duena. Era berean: antolatzaile. saltzaile. Itzultzaile...

HAURTZARO.-Haurtza+aro. Infancia. Era berean: helduaro, zahartzaro, gaztaro ...

HELDU.-Iritsi, ailegatu .

HITZ EMAN.-Agindu. Prometer.

HITZEZKO.-Hitza betetzen duena.

HUTS EGIN.-Cometer un error.

IDI-PROBA.-Idi-dema. Prueba de bueyes.

IGARRI.-Antzeman. asmatu.

LATZ.-Gogorra. Kontrakoa: samurra.

MALDIZIO.-Hitz zatarra. Palabrota.

MORROSKO.-Mutil edo gizon sendoa.

MOTEL-Makala. geldoa, erdipurdikoa.

NAGUSI.-Ugazaba.

SUMATU.-Nabaritu.

TUTIK ERE..-Deus ere, ezer ere.

ZALDI.-Caballo.

ZORITXARRA.-Zorigaitza, zorte txarra.

 

 


C1
01-08-2022
29708821
2636