Beatriz Sever sexologoarekin solasean

Beatriz Sever sexologoa da. Adingabe transexualen elkartean, Naizen elkartean, egiten du lan, eta helburu argia dute elkarte horretan: aurrreiritzien eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaltzea.

Familiei arreta eskaintzen diete elkartean, eta gaztetxoekin ere aritzen dira lanean. Bere ustez nerabeengan arreta berezia jarri behar da.

 

 

 

Beatriz Sever getxoztarra sexologoa eta Naizen elkarteko kidea da. Argazkia: Kultur Atelier

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Beatriz Sever?
Bueno, Bea Sever naiz, emakume heldua esango nuke, sexologoa, ama eta Naizen elkarteko kidea eta arreta arduraduna.

Zer egiten duzue Naizen elkartean?
Naizen elkartea jaio zen nolabaiteko babes-sarea izateko adin txikiko transexualak ditugun gurasoen artean. Orduan, gure funtzio nagusia, alde batetik, babes emozional hori ematea eta informazioa ematea da, egoera hori etxean daukaten familiei, edo uste dutenak, oraindik zalantzan daudenak. Eta, beste alde batetik, gure seme-alaben eskubideen alde lan egitea. Eta, azkenik, ba beste bide bat izango litzateke transexualitatearen inguruko formazioa eta informazioa zabaltzea.

Nolakoa da egoera Euskal Herrian?
Ba Euskal Herrian zorionez, araudi aldetik, legea badaukagu, 2012. urtetik daukagu transexualitate legea. Aitzindaria izan zen eta justu horrexegatik zaharkitua geratu da, baina lanean gaude (ari gara) berritzeko, baina autodeterminazioa onartzen du eta bueno, dekretuak ditugu bai izen aldaketak izateko erkidego mailan, bai protokoloak hezkuntzan, bai Euskadin eta bai Nafarroan. Nafarroan 2016ko legea daukagu, LGTB legea izanik ere eskubide guztiak hor onartuta daude, transexualitateari dagozkionak esan nahi dut. Orduan, alde horretatik babestuta gaude, eta gizarte aldetik ere, uste dugu, behintzat, nahiko gizarte irekia dela eta ondo onartuta dagoela errealitate hau. Beste kontua da oraindik ere informazio falta handia dagoela.

Zein proiektu dituzue esku artean?
Ba urtarrilean bideoklipa atera genuen Naizen Yo sé quién soy abestiarekin eta geratu gara momentuz indarrik gabe, hori gehi Estatuko trans-legearen borroka, gehi egunerokoa, ba arreta ematea familia berriei, elkarteko 200 familia baino gehiago ba artatzea, edo gehi nerabeen arazoak. Oraintxe bertan nik esango nuke indarrik gehienak jarri behar ditugula nerabeengan. Ikusten dugu txikitxoekin lan ona egiten dela eskolan eta etxean lanketa egiten denean, eta onartzen zaienean adierazten dutenaren arabera, direnaren arabera, baina nerabezaroan ikusten dugu, hor oraindik ere, batzuk gaizki daudela. Orduan, hor jarri behar ditugu indarrak, baina orain Covid-arekin ezin ditugu lehen egiten genituen topaketak egin gazteekin, ezin ditugu ekintzak egin, ezin dira elkartu, eta horrek eragin oso kaltegarria izan du.

Zer behar du gizarteak aniztasunaren gaian aurrera egiteko?
Ba begira, alde batetik, nik uste dut gizarteak behar duela ezagutza gehiago sexualitatearen inguruan, ematen du sexua bakarrik dela egiten duguna edo hankartean duguna, eta pixka bat ulertzea sexua garena dela eta horretan ba hezkuntzan, sexualitatea sartzea, sexologiaren ikuspuntutik, zientzia bezala, gizarte-zientzia bezala. Horretan sakontzea eta, beste alde batetik, gure begirada aldatzea orokorrean aniztasuna ez delako balio bezala ikusten, bai, esan esaten dugu, baina gero berehala ezberdin sumatzen badugu zeozer edo norbait , horri buruz hitz egiten dugu, baztertzen dugu, orduan aniztasuna benetan balio bezala ulertzea eta onartzea.

Nola irudikatu nahiko zenuke gizartea hemendik hamar urtera?
Ba nik nahiago nuke hemendik hamar urtera Naizen eta antzeko erakundeak (erakundeek) zentzurik ez izatea, lanik ez izatea ba, esan bezala, onartuta dagoelako denok garela ezberdinak eta pertsona bakoitzak bere ezaugarriak dituela, eta ezaugarri hoiek anitzak izan daitezkeela, baina uste dut oraindik lan asko falta zaigula.

B1
16-04-2021
28152632
00:04:45
913