detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Erich Fromm

Urtarrilaren 23a askatasunaren munduko eguna da. Hala, gaur psikoanalista eta filosofo alemaniar honen biografia ekarri dugu atarira, izan ere, giza askatasuna eta garapen pertsonala izan zituen bere filosofiaren ardatz. 1900eko martxoaren 23an jaio eta 1980ko martxoaren 18an hil zen Suitzan.

Psikoanalista eta filosofo ezagunaren biografia eta ideia nagusiak biltzen dituen laburpena entzun dezakezu 2004ko Euskadi Irratiko efemeride-pasarte honetan.

 

 

 

Irudia:  CC BY-SA 3.0 DE (Moldatua)

 

 

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. 24 urte bete dira gaur Erich Fromm hil zela. Baliteke gaur egun psikoanalista eta idazle honen irudia zertxobait ahaztuta izatea, edo asko, baina hil zen garai horretan, Mendebaldean oro har eta Euskal Herrian bere bi liburuk arrakasta handia izan zuten:
Askatasunari beldurra eta Maitatzearen artea liburua, Juanjo San Miguel.
Juanjo San Miguel. Gaurko egunez bai, orain dela 24 urte hil zen Erich Fromm. Psikoanalista, filosofo eta idazlea izan zen baina, batez ere, irakaslea. Pikoanalisiaren aitzindarietako bat dela esan genezake, batez ere psikoanalisiari ikuspegi berria eman ziolako.
Ordura arte psikoanalisia pertsonen, gizabanakoaren, arazo eta gorabehera konpontzeko erabili ohi zelako. Frommek psikoanalisiaren teoria gizartearen eta kulturaren arazoak hobeto ulertu eta konpontzeko tresnatzat hartu zuen.
Gure artean orain dela urte batzuk entzun bezala, bere bi liburuk arrakasta handia izan zuten: Askatasunari beldurra eta Maitatzearen artea.
Erich Fromm Alemanian, Frankfurten jaio zen, 1900 urtean. Gaztaroa ez zuen oso zoriontsua izan dirudienez, aita gogorra du etengabe gogoan, aldakorra eta umore txarrez gehienetan. Ama, berriz, deprimituta zegoela beti esaten digu. 14 urte zituen Lehen Munduko Gerra hasi zenean, eta gerra horretan ikusitakoak asko inpresionatu zuen: gizakiaren portaera basatia eta arrazoitik kanpo. 
Unibertsitatean Marx eta Freuden teoriak ezagutu zituen, eta biak uztartzen ahaleginduko da gero. Alemanian naziek hauteskundeak irabazi zituztenean, Estatu Batuetara alde egin zuen eta 1941ean idatzi zuen Askatasunari beldurra; mugimendu naziari buruzko bere teoria.
Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon izen handiko unibertsitateetan klaseak eman zituen irakasle honek behin eta berriz esaten digu askatasuna dela gizakiaren balore handiena. Freudek dio biologiak erabat baldintzatzen gaituela. Marxek, berriz, gizarteari emango dio
eragin-indar hori. Eric Frommek pauso bat emango du haratago, eta adieraziko digu muga eta baldintza guztien gainetik gizakiak erabakitzeko ahalmena duela. Hori eta maitasuna dira bere pentsakeraren oinarriak. Maitatzearen artea liburuan adierazten digu maitatzea ez dela erraza inorentzat, baina gizakiak maitasuna eta harremanak behar dituela benetako larritasuna sortzen duen bakardadetik ihes egiteko. Kontatzen digu maitasun hori nola dihoakigun aldatzen umetatik heldua izan arte, eta heldutasun horretan maitasuna orekaren ondorio dela: hartu eta ematearen arteko oreka.
Erich Fromm 1980an hil zen, Suitzako Murallon, eta mezu garbia utzi nahi izan zigun. Gaur egun kolokan agertzen zaiguna, alegia, edozein egoeratan gizakiak askatasuna duela dohain eta balore handiena.

detalle2

Docuteca

B2
16-03-2004

x61pRelaContWAR

16555082
0:02:56

x61pViewCountWAR

1875

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR