detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Darío de Regoyos (1857-1913) Abentura inpresionista Bilboko Arte Ederren Museoan

Darío de Regoyos Ribadesellan (Asturias) jaio zen 1857an eta Bartzelonan hil 1913an. Jatorriz asturiarra izan arren, eragin handia izan zuen Euskal Herriko artearen berrikuntzan.

Bilboko Arte Eder museoak, bere heriotzaren mendeurrena ospatzeko, inpresionismoaren maisu handiari, goratzarrea eskaini nahi izan dio atzera begirako erakusketa honekin. Akuarela, marrazki, pastel, grabatu eta olioek osatzen dute erakusketa. 134 artelan guztira.

“Berriz jaioko banintz, berriro erabiliko nuke paletarik argiena, lurraren kolorerik gabe, beltzik barik, eta bakarrik paisaiak egingo nituzke”.
Darío de Regoyos

Erakusketa lau ataletan dago eratua. Lehendabizi, Belgikako paisaiak eta erretratuak. Bigarrena, “Espainia beltza” bezala ezagutzen diren pinturak. Hirugarrena oihal puntillista. Laugarrena, irudi inpresionistak.

Hernaniko paisaia, 1900

Ikusgai dauden koadroak Belgikako Musées Royaux-etatik, Parisko Musée d’Orsay-etik, Madrileko Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíatik eta Museu Nacional d’Art de Catalunyatik ekarri dituzte.

Darío de Regoyos Espainiako inpresionismoaren ordezkaririk ezagunenetakoa dugu. Regoyosek, Vazquez Diaz andaluziarrak, eta Sert kataluniarrak, tradizio etniko eta politikoaren mugak gaindituz, beraien pintura euskal artearekin txertatzen jakin zuten. Euskal Herriko zenbait artista Aurelio Arteta, Adolfo Guiard, Zuloaga, Carlos Uranga… lagun minak izan zituen. Daríok gaztetan San Fernandoko Eskolan ikasi zuen Carlos de Haes pintorearekin. 1881an Parisa eta Bruselara bidaiatu zuen bere kezka artistikoak ase nahian. Han “L’Essor” elkarteko partaide izan zen eta Meunier eta Théo Van Rysselbergue artistekin ikasi zuen. XIX. mendearen bukaeran Camille Pissarro, Ensor, Paul Signac, Rodin eta Frantziako abangoardiako artistekin zenbait erakusketa egin zituen.

Euskal Herria ondo ezagutzen zuen, gaztetan, hainbat uda Donostian igaro zituelako bere gurasoekin. Eta Europan zehar ibili ondoren Donostian, Trueba kalean, jarri zen bizitzen. Bere emazteari, ordea, ez zitzaion hiriko giroa gustatzen eta 1907an Durangora aldatu zen. Gipuzkoan bizi izan zen urteetan itsasertza eta herrixkak margotu zituen. Horren adibide dira “Donostia”, “Arrantzako sareak”, “Almendrondoak loretan”, “Kontxa gauez”, “Irun elurtuta”, “Donostia, Norteko Geltokia” eta beste zenbait koadro. Lan guztiak pintzelkada soltez margotuak. Monetek bezala koloreari garrantzi handia ematen zion.

Kontxa, gauez, 1906.

Regoyosek formatu txiki eta ertaineko koadroak margotu zituen. Puntillismo estiloko margoak etxean pintatu zituen, baina inpresionistak aire librean. Gauzak eta paisaiak ez zituen errealitatean ziren bezala margotzen, berarengan uzten zuten inpresioaren arabera baizik. Egunsentiko ihintza, iluntzeko argien bibrazioak, eguratsa giro eguzkitsua, elurra, uraren distirak, argitasunaren eta iluntasunaren efektuak, udazkena, udaberria… gardentasun handiz pintatu zituen.

Erakusketa 2014ko urtarrilaren 26ra arte ikusi ahal izango da Bilboko Arte Eder Museoan.

Informazio gehiago, helbide honetan.


detalle2

Docuteca

B2
09-12-2013

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16293499

x61pViewCountWAR

6683

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR