detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Gao Xingjian artistaren pinturak Kubo-Kutxa aretoan.

Gao Xingjianen argazkiak eta margolanak daude ikusgai Kubo-Kutxa aretoan. "Pizkunderako deia" da erakusketaren izenburua.

“Artean eta literaturan dena esana dago,
eta nik neure hizkuntza bilatu behar izan dut”
Gao Xingjian

 

 Gaok tinta txinatarrez egindako 24 margolan eta 48 argazki jarri ditu ikusgai Kursaaleko erakustokian.

Gazterik hasi zen olioz margotzen; gaur egun nahiago du artelanak tintaz eta zuri-beltzez gauzatu. Bere bizitzan zehar kulturaren hainbat arlo jorratu ditu: argazkigintza, antzerkia,poesia, eleberria… frantseseko itzultzailea ere izan da.

Gao Xingjianek 75 urte ditu. Maoren aginte-garaian izen garrantzitsua izan zen kulturaren munduan. Txinako alderdi komunistaren jokabidea eta Iraultza Kulturalaren garaiko gehiegikeriak gogor salatu ditu bere liburuetan. 1987. urtean, maoisten pentsaera dogmatikoa jasan ezin zuelako, Parisa atzerriratu zen. 2000. urtean Literaturako Nobel saria jaso zuen eta Frantziako presidenteak Ohorezko Legioaren Ordenako Zaldun izendatu zuen.

Fado et cirque (Fadoa eta zirkua), 2012

Gaorentzat idaztea eta margotzea ez dira aurkako jarduerak, elkarren osagarriak baizik. Hitzen adierazkortasuna agortzen denean, errealitatearen zenbait xehetasun margolanen bidez adierazten saiatzen da. Hitzentzat tokirik ez dagoenean pinturaren laguntza esanguratsuagoa gertatzen omen zaio. Gai batzuk bi eratara landu ditu Gaok. Adibidez, "Arimaren Mendia" eleberria 1990. urtean idatzi zuen, eta gai bera tintaz margotu zuen oihal gainean bi hamarkada geroago. Gaur egun bere obra Asiako, Estatu Batuetako eta Europako galerietan dago zintzilikatua.

L'Enchantement (Sorginkeria), 2011

Xingjianen margoak ezin dira mugatu ohiko estiloetara. Barru-barrutik sortutako lanak dira, gizakiaren kezkak eta
gogoetak aztertzen ditu. Orban beltzak, zeinu onirikoak, argitasunaren edo laino-bisutsen kontra-puntuak koadroetan islatzea oso gogoko du. Badirudi ongia eta gaizkia aurrez aurre daudela izadian. "Bilaketa" koadroko pertsonaiak, adibidez, leize ilunetik ihes egitea lortu duela dirudi. "Sorgina" oihal gaineko irudiak, izpiritu galdu baten gisa, susmoetan nahasturik doa. Xingjianentzat artea izpirituak hegan egiten duen babestokia da.

Gao Xingjiaen erakusketa urtarrilaren 3ra arte egongo da Donostiako Kubo-Kutxa aretoan.


detalle2

Docuteca

B1
01-12-2015

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16272414

x61pViewCountWAR

4390

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR