detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Alex Katz, "Hemen eta orain" erakusketa Guggenheim museoan

Alex Katz (Brooklyn, 1927) margolariaren obra gerraondoko arte estatubatuarraren kanonari eta gaur egungo pinturaren abangoardiari oso lotua dago. 1950eko hamarkadan eman zen ezagutzera margolari figuratibo gisa, abstrakzioa nagusi zen garai batean, artean imajinagintza –bereziki figura– baztertzen zuten kritikoei aurre eginez.

“Nik asmatu nuen Pop artea
eta batzuek ogibidea kendu nahi izan zidaten.”
Alex Katz

Alex Katz 1927. urtean jaio zen, New Yorken. Aurten 88 urte bete dituen artista honen gurasoak errusiar etorkinak ziren, baina ez zuten semea Errusiako kulturan hezi nahi izan, amerikarrean baizik. Gurasoek artearen mundua asko maite zuten, eta semeak gaztetatik aukeratu zuen pinturaren bidea. Bere lehen erakusketa New Yorkeko Peter Cooper Galleryn egin zuen. Bilboko Guggenheimen ikusgai dauden artelanak azken hogeita hamabost urtetan landutakoak dira.

Katzek dio bera Pop artearen aurreko margolaria dela, eta bera izan zela lehena Pop artearen bideak urratzen. Andy Warhol, Tom Wesselmann, Claes Oldenburg... ondoren etorri ziren. Warholek berak aitortu zuen, serigrafiak egiten hasi zenean, bere koadroen lehen faseak Alex Katzenen obra gogorazten ziola.

Alex Katzen margolanen aztergai nagusia paisaiak eta pertsonen erretratuak dira. la beti irudi planoak dira, perspektibarik eta sakontasunik gabeak. Gai hutsalak, marra sinpleak eta irudi gardenak lantzen ditu. Ez da, ohiko paisajisten antzera, tresnak bizkarrean hartu eta ikusmiren bila mendira margotzea joaten den horietakoa. Katzek jorratzen dituen paisaiak bereziagoak dira. Bere margoek aparteko argitasuna eta zentzu poetikoa dute. Barne-begiekin behatzen du izadia, eta edertasunez jantzi. Ikusmiren lirikotasun hau artegintzaren eta naturaren arteko loturaren isla da. Bere pintura bidimensionala da.

Urtarrilaren 3a (January 3), 1993

Katzi garaiko ohituren aurka ekitea gustatu izan zaio. Hirurogeiko hamarkadan arte abstraktua modan zegoenean, figurazioaren aldeko apustua egin zuen. Inpresionistek, espresionistek, kubistek... beretzat ez zuten berrikuntza handirik eskaintzen. Picassoren artelanak, adibidez, urte haietako modarekin bat zetozen, Katzen ustetan. Berak gehienetan pertsona dotoreen, zurien, bizitzan zehar aurrera ateratakoen edo erdi-mailako jendearen irudiak margotu ohi ditu. Bizitzaren iheskortasuna nabaritzen da bere artelanetan.

Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012

Hasiera batean, arte-adituek ez zioten atentziorik jarri Katzen ibilbide artistikoari, bere estiloa ez zelako ohiko joeren barruan sartzen. Azken hamarkadetan, ordea, Katzen obra oso baloratua izan da. Londresen, Vienan, Toronton, Madrilen, Dublinen ... erakusketa asko egin ditu.

Alex Katzen erakusketa 2016ko otsailaren 7ra arte egongo da ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan.


detalle2

Docuteca

A2
30-10-2015

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16271554

x61pViewCountWAR

6299

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR