detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Lacoste eta bere krokodilo famatua

Jean René Lacoste 1904ko uztailaren 2an jaio zen Parisen. Lacoste entzutea nahikoa da krokodilo bat gogora etortzeko, krokodilo baten ikurra daraman nikia, hain zuzen. Baina, nor izan zen ikur honen sortzailea? Jean René Lacoste izaneko kirolari bat izan zen egilea.

Jaiotzez paristarra, baina jatorriz Donibane Lohitzuneko familia batekoa zen. Elastiko krokodilodun honek 75 urte bete zituenean jatorri euskaldun hauxe erakutsi zuten antolatu zituzten ospakizunetan. Esate baterako,euskal jantzietan inspiratutako bilduma berria aurkeztu zuten New Yorken egindako moda-erakustaldian. Bertan, munduko txoko guztietatik etorritako moda-kazetarien aurrean, Lacoste etxeak bere azken jantzi-bilduma aurkeztu zuen: Pilota-frontoi baten itxura gogoraraziz, kolore gorria eta zuria nabarmendu zituzten, modeloek soinean apretak eta gerrikoak zeramatzatela.

 

Jean René Lacoste 1904ko uztailaren 2an jaio zen Parisen eta tenis-jokalari garrantzitsu eta ospetsua izan zen. Henri Cochet, Jean Borotra eta Jacques Brugnonekin batera, Les mousquetaires izeneko taldean parte hartu zuen eta 1927an aurreneko aldiz Davis kopa irabaztea lortu zuten. Garaipen honen ostean, bitan irabazi zuen Lacostek Britainia Handiko Wimbledon txapelketa eta beste hainbestetan Estatu Batuetako Opena.
 

 

 

Krokodiloaren benetako historia 1927an hasi zen, juxtu Davis kopa jokatu aurretik. René Lacostek Frantziako taldearen kapitainari apustu bat egin zion, baietz Davis kopa irabazi! Eta hala gertatuz gero, krokodilo azalez eginiko maleta bat oparitu behar zion. Prentsa amerikarrak apustu honen berri izan zuen eta the crocodile goitizena jarri zion. Gainera, tenisean jokatzeko moduak ere goitizen horrekin primeran zetorren René Lacoste tenis-pistan oso bizkorra zelako eta aurkaria beti presiopean edukitzen zuelako, krokodiloek egiten duten modura.

Baina, ezizenaren kontua ez zen horretan geratu: bere lagun zen Robert Georgek krokodilo bat marraztu eta partidak jokatzeko erabili ohi zuen alkandoran bordatu egin zion. Berez, garai hartan, tenis- nahiz golf-jokalariek mahuka luzeko alkandorak erabiltzen zituzten. René Lacoste ez zen nonbait eroso sentitzen eta horregatik kirolerako egokiago izango zen janzki baten bila hasi zen. Hala, polo bezala ezagutzen duguna sortu zuen. Hasiera batean zuria, luzeraz erabiltzen zena baino motzagoa, lepoduna eta mahuka motzekoa. Oihala bera ere berezia zen: piqué txikikoa, arina eta izerdia pasatzen uzten zuena. Eta, jakina, krokodiloa grabatu zion. Jantziari polo izena datorkio, hasiera batean polo jokoan, Ingalaterran hain herrikoia zen kirolean, erabiltzeko propio diseinatutako elastikoa izan zelako.

1933an, André Gillier enpresari famatuarekin elkartu eta tenislari nahiz golfarientzat oso egokiak izango ziren polo izeneko elastiko haiek ekoizten hasi ziren. Polo, niki edo elastiko hauek ezaugarri bereziak zituztenez, kirolerako erosoak ziren. Honela jaio zen kiroletarako jantzien moda.
1960. urtean, ordea, kiroletarako arropa ez ezik kalerako dotoreak eta egokiak ziren jantziak ere diseinatzen hasi ziren Lacoste etxeko diseinatzaileak. Horregatik, kirol arropez gain, jantzi informalak ere sortzen hasi zen.

Familiarteko enpresa


René Lacoste 1996an Donibane Lohitzunen hil zen. Simone Thion de la Chaume golf-jokalariarekin ezkondua, lau seme-alaba izan zituzten. Biloba eta birbiloba askok osatzen dute Lacoste familia handia. Horietatik hiruzpalauk egiten dute lan arropa-enpresa honetan. Gaur egun, zapatilak, erlojuak, kosmetika, betaurrekoak... denetarik aurki dezakegu bere izenpean. Dendak ere ikusgarriak dira. Eta mundu zabalean ez dago gune komertzialik Lacoste dendarik ez duenik.

Harrigarria da nola hazten diren batzuetan negozioak. Ezizen baten ondorioz sortu zen ideia eta, gaur egun, Lacostek izugarrizko tamaina du.

75. urteurrena ospatzeko, euskal gerrikoak eta apretak Lacosteren azken moda-erakustaldian
Donibane Lohitzuneko tenis-jokalariak erosoago jokatzeko lehen polo haiek egin zituenetik 75 urte baino gehiago joan dira eta Lacoste arropa marka ezaguna egin da munduan. Gaur egun 100 herri baino gehiagotan saltzen dituzte arropa, betaurrekoak, kolonia eta beste makina bat osagai marka horrekin.

1994an markaren irudia berritzeari heldu zioten, modaren abangoardian egoteko asmoz baino, modaz ez pasatzeko beldurrak eraginda. Horretarako, puntako diseinatzaileak kontratatu zituzten. Eta 2000. urtetik aurrera Christophe Lemaireren esku dago eginkizun hau.

75. urteurrena ospatzeko, Lacosteren sortzaileak euskal jatorria zuela jakinik, moda linea berri bat diseinatu eta New York-en erakutsi zuen Christophe Lemairek.

 

 

Eta argazkian ageri den modura, gerriko gorri eta apretek Euskal Herria gogorarazten zuten. Hori lortzeko, pilota-frontoietako estetikaren bila ibili zen diseinatzailea. Gainera, Lacosteren bildumak 30eko hamarkadara, Lacoste tenis-jokalari ospetsua zeneko garaira, hurbildu gintuen. Adituen arabera, kirol ukitua duten jantzi dotoreak ziren, eta guztietan aurki zitekeen, noski, Lacosteren krokodiloa.
 


detalle2

Docuteca

B2
01-04-2008

x61pRelaContWAR

16260923

x61pViewCountWAR

10088

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR