detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

Louise Bourgeois (1911–2010) XX. mendeko artistarik handienetakoa izan da, bai joratu zituen bideengatik, bai bere ilbilbide luzearengatik.

“Gorputza eskultura da, niretzat.
Nire gorputza nire eskultura da”
Louise Bourgeois

 

Louise Bourgeois 1911. urtean jaio zen, Parisen, eta 2010.ean hil, New Yorken. Bere aita oso andrezalea zen eta Louisek ez zuen berarekin harreman ona izan. Izan ere, tapizaria zen eta seme bat nahi zuen etxeko tailerrean laguntzeko. Ez zuen onartu jaio zen haurra, neska zelako eta ez mutila, berak nahi zuen bezala. Louise berehala ohartu zen bere aitak ez zuela maite eta egun batean ogi-mamia txistuarekin bigundu eta bere aitaren irudia moldeatu zuen. Jarraian oinak, hankak eta besoak banan-banan ebaki zizkion irudiari. Aita, umearen jarrera ikusita, mindu eta haserretu egin omen zen. Louise Bourgeoisek, urte batzuk geroago, idatzi zuen lan hura izan zela inoiz egin zuen adierazpen eskultorikorik onena. 

 

Armiarma, 1997

Gela XXVI, 2003

 

Luise Bourgeois, Batxilergoa bukatu ondoren, Parisko École des Beaux Arts akademian hasi zen arte ikasketak egiten. Urte batzuk geroago Fernand Léger margolariaren estudioan eta Louvre museoan egin zuen lan. 1939. urtean New Yorkera bizitzera joatea erabaki zuen. Berehala egokitu zen Estatu Batuetako bizimodura. 1949an New Yorkeko Peridot galerian eskulturen bakarkako lehen erakusketa egin zuen. Bere artelanen arrakasta handitzen joan zen, eta 1977. urtean Yale unibertsitateak Arteko Honoris Causa izendatu zuen. Hala ere, bere artelanek bereziak eta arrotzak izaten jarraitu zuten eta arte galeriei asko kostatu zitzaien bere obrari ateak erabat zabaltzea. 1982. urtetik aurrera etorri zen bere balio artistikoaren gorakada. New Yorkeko Moma museoan, Frantziako Maeght galerian, Londreseko Tate Modernen... egindako erakusketak dira horren adibide.

Luise Bourgeoisek barnean gorderik zituen mamuak artegintzaren bidez kanporatu ahal izan zituen. Louisek mota askotako artelanak gauzatu zituen: autobiografikoak; inkontzientearekin eta bakardadearekin zerikusia zuten eskulturak; emozionalki mingarriak ziren eszenografiak, gela edo gordelekuak, jantziak, marrazkiak... baina ia gehienak sinbolikoak. Horren adibideak dira 1986.urtean landu zituen 60 "Gelak" eta Guggenheim Bilbao museoaren atzeko aldean kokatuta dagoen "Mamam" armiarma, feminitatearen sinboloa. Berak dio eskultura konjurioa edo exortzismo bat dela. "Ni, nire lana bezala, egiten dudana naiz". Horregatik bere obra eta bere portaera berdintsuak dira: energiaz beteak, beldurgarriak, laberintikoak, garratzak, bihurriak, krudelak, iradokizaleak...

Louise Bourgeoisen erakusketa irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.


detalle2

Docuteca

B1
27-06-2016

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16242572

x61pViewCountWAR

5472

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR