detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Luis Gordillo, Aitortza Orokorra

Aitortza Orokorra artistari buruz egindako erakusketa garrantzitsuena da. Sei hamarkada eta artistaren sorkuntza-etapa guztiak jasotzen dituzten berrehun bat obra bildu dira.

 

 

 

“Garai batean nire koadroak ez
zitzaizkidan gehiegi gustatzen.
Akatsetan bakarrik ipintzen nuen arreta; 
orain, berriz, maitasunezbegiratzen ikasi dut.”


Luis Gordillo

 

Luis Gordillo Sevillan jaio zen duela 83 urte. Zuzenbide-ikasketak egin zituen hiriko unibertsitatean. Ez zuen bere burua bulego batean lanean ikusten, eta Arte Ederretako Eskolan marrazkia eta pintura ikasten hasi zen. Han berehala asperturik, aitaren baimenarekin, 1958an Parisa joatea erabaki zuen. Gordillo erabat liluratuta geratu zen Frantziako giro artistikoarekin, eta urte batzuk eman zituen bertan. Parisen informalismoaren inguruan murgildu zen, eta Dubuffet, Jean Fautrier eta beste zenbait margolarien lanak gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Ondoren Paristik Londresa joan zen, eta han pop-art mugimendu artistikoarekin maitemindu zen. Rauschenberg, Jasper Johns eta Hockneyen margolanak erakargarriak egin zitzaizkion, eta hura aztertzen jardun zuen. Sevillara itzuli zenean abstrakzioa eta figurazio berria lantzen hasi zen.

Oinezkoak Venezian, 1968

Luis Gordilloren erakusketa hau hirurogei urteko lanaren emaitza da. 200 artelan daude ikusgai. Artelanak kronologikoki daude antolatuta: lehen sailean estilo informalistarekin zerikusia duten marrazki automatikoak; bigarrenean buruen irudi ezberdinak eta automobil eta oinezkoen margolanak; hirugarrenean irudi fotografikoak eta serietan gauzatutako obra; laugarrenean margolan geometrikoak eta psikoanalitikoak; eta, azkenik, laurogeiko eta laurogeita hamarreko esperimentazio-lanak. Bere margolanen artean aipamen berezia merezi dute "Automovilista", "Cuatro ojos", "La nieve es negra" koadroek eta "Los Meandros" serieak.

Arte abstraktuaren munduan, Espainiako margolaririk ospetsuenetakoa izaten jarraitzen du. Bere margolanak oso bereziak dira. Berak uste du artelanak ez direla inoiz erabat borobiltzen, eta irudiak prozedura ezberdinetatik jasotako ekarpenekin eraberritu behar direla. Gordilloren margolanetan argazkigintzaren, informatikaren, psikoanalisiaren, diseinu grafikoaren edo serigrafien eragina nabarmena da. Gordillok dio bere ibilbide artistikoan gorabehera handiak izan dituela baina gazteek sigi-sagan gauzatutako artelanak gogo onez behatzen dituztela.

Gordilloren obra Europako eta Amerikako hainbat galeria eta museotan ikus daiteke. Sari bikainak eskuratu ditu azken urteetan: Arte Plastikoen Sari Nazionala, Velazquez Saria, Andaluziako seme kuttunarena...

Santiago del Olmo eta Juan Antonio Alvarez dira erakusketa honen komisarioak.

Koldo Mitxelena kulturuneko erakusketa ekainaren 10ean amaituko da, eta jarraian obra hauek Santiago de Compostelako Arte Garaikidearen Zentrora eramango dituzte.
 


detalle2

Docuteca

B2
25-04-2017

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16173450

x61pViewCountWAR

4023

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR