Elbira Zipitria eta Nor-Nori-Nork

Elbira Zipitria Zumaiakoa zen, Euskal Herriak izan duen maistra edo andereño aurrerakoienetakoa. 1906ko maiatzaren 28an jaio, eta 1982ko abenduaren 26an hil zen.

Zaila da definitzea andre hau hitz bakarrean: abertzale, kristau, iheslari, feminista, irakasle, euskal aditzaren ikertzaile, ikastola-sortzaile… Hori guztia frankismoaren garai latzetan.


Aitaren lan-arazoengatik, oso gaztea zela, familia osoa Donostiara etorri zen bizitzera. Etxean diru gutxi zegoen, eta beka bati esker hasi zituen irakasle-ikasketak Elbirak, Muñoa mezenasen eskolan, EAJko Emakume Abertzaleen Batza (EAB) sortu zen urtean. 1923an Primo de Riverak EAB debekatu zuen, baina ezkutuan segitu zuen. Bertako idazkari izan zen Zipitria, eta hortik sortu zen Eusko Ikastola Batza edo federazioa.   

 


1926an irakasle hasi zen Donostian; 70 bat haur zituen ikasle, tartean Amerikako lehengusu hilberri baten hiru ume. Dena zapuztu zuen gerra zibilak. Lapurdira alde egin zuen frankismotik ihesi, Sarara. Han ere irakasle zela, inguruko mendiak, loreak, arrainak…  zituen irakasbide. Sarako egonaldia  orduko pedagogia aurrerakoian sakontzeko erabili zuen, Piaget-eta irakurriz. 1939an Donostiara itzuli zen. 


Saran zegoela, Orixerekin asko hitz egin zuen euskal aditzaz, eta berea omen da gerora hain famatua bihurtu zen NOR-NORI-NORK terminologia. Izan ere, ordura arte el agente, el paciente eta el recipiente erabiltzen zuten, gaztelaniazko terminologian oinarrituta.  Dena den, euskara ikertu bai, baina Zipitria ez zen inoiz euskara batuaren aldekoa izan.


Elbiraren ikasle batek, Maritxu Mariezkurrenak, idatziak ditu maistraren ekarpenak. Adibidez, haurrari jolasaren bidez irakatsi behar zaio. Halakorik ez genuen ikusi ordura arte, dio Mariezkurrenak. Inguruko gauzekin ikasten zuten zenbatzen-eta: txotxekin, puxtarriekin, ostoekin… Beste ekarpen batzuk: 10 urte bete arte-edo, liburua baino hobea da ume bakoitzak bere liburua sortzea. Haurrari gezurrik ez, irakasleak zehatza izan behar du. Eta abar.

 

Bere ikasleekin jolasean.

Ikasgai asko eman zituen gerraostean Donostian, klase partikularrak hainbat etxetan, ezkutuan, eta berean “etxe-eskola” bat sortu zuen. Haur erdaldunak ere euskaldundu zituen, irakasleak trebatu, baita gauez ere, gero oso ezagunak izango ziren gau eskolak. Beneditarren euskara-irakasle ere izan zen Lazkaon. 1969an Orixe ikastola sortu zuen beste 3 andereñorekin batera, Espainiak legeztatu zuen lehena, 1970ean. Hurrengo urtean Orixe utzi egin zuen. Umeen gurasoek erabaki zuten Zipitria lau urteko haurren irakasle izatea, eta ez zegoen ados. Bost hilabete behar izan zuten ordezkoa topatzeko. 1982an hil zen.


2016a urte berezia da Donostian kultura aldetik, eta 110 urte beteko dira Elbira Zipitria jaio zela. Ziur omenduko dutela Donostiako haurrak eta helduak euskalduntze-alfabetatzean hainbeste lan egin zuen andereño bikaina.    

 

Entzun biografiaren audioa eta ikusi Euskomedia Fundazioaren bideoa.
 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Elbira Zipitria (1906-1982) Zumaiakoa zen, Euskal Herriak izan duen maistra edo andereño aurrerakoienetakoa. Zaila da definitzea andre hau hitz bakarrean: abertzale, kristau, iheslari, feminista, irakasle, euskal aditzaren ikertzaile, ikastola-sortzaile… Hori guztia frankismoaren garai latzetan.
Aitaren lan-arazoengatik, oso gaztea zela, familia osoa Donostiara etorri zen bizitzera. Etxean diru gutxi zegoen, eta beka bati esker hasi zituen irakasle-ikasketak Elbirak, Muñoa mezenasen eskolan, EAJko Emakume Abertzaleen Batza (EAB) sortu zen urtean. 1923an Primo de Riverak EAB debekatu zuen, baina ezkutuan segitu zuen. Bertako idazkari izan zen Zipitria, eta hortik sortu zen Eusko Ikastola Batza edo federazioa.   
1926an irakasle hasi zen Donostian; 70 bat haur zituen ikasle, tartean Amerikako lehengusu hilberri baten hiru ume. Dena zapuztu zuen gerra zibilak. Lapurdira alde egin zuen frankismotik ihesi, Sarara. Han ere irakasle zela, inguruko mendiak, loreak, arrainak…  zituen irakasbide. Sarako egonaldia  orduko pedagogia aurrerakoian sakontzeko erabili zuen, Piaget-eta irakurriz. 1939an Donostiara itzuli zen. 
Saran zegoela, Orixerekin asko hitz egin zuen euskal aditzaz, eta berea omen da gerora hain famatua bihurtu zen NOR-NORI-NORK terminologia. Izan ere, ordura arte el agente, el paciente eta el recipiente erabiltzen zuten, gaztelaniazko terminologian oinarrituta.  Dena den, euskara ikertu bai, baina Zipitria ez zen inoiz euskara batuaren aldekoa izan.
Elbiraren ikasle batek, Maritxu Mariezkurrenak, idatziak ditu maistraren ekarpenak. Adibidez, haurrari jolasaren bidez irakatsi behar zaio. Halakorik ez genuen ikusi ordura arte, dio Mariezkurrenak. Inguruko gauzekin ikasten zuten zenbatzen-eta: txotxekin, puxtarriekin, ostoekin… Beste ekarpen batzuk: 10 urte bete arte-edo, liburua baino hobea da ume bakoitzak bere liburua sortzea. Haurrari gezurrik ez, irakasleak zehatza izan behar du. Eta abar.
Ikasgai asko eman zituen gerraostean Donostian, klase partikularrak hainbat etxetan, ezkutuan, eta berean “etxe-eskola” bat sortu zuen. Haur erdaldunak ere euskaldundu zituen, irakasleak trebatu, baita gauez ere, gero oso ezagunak izango ziren gau eskolak. Beneditarren euskara-irakasle ere izan zen Lazkaon. 1969an Orixe ikastola sortu zuen beste 3 andereñorekin batera, Espainiak legeztatu zuen lehena, 1970ean. Hurrengo urtean Orixe utzi egin zuen. Umeen gurasoek erabaki zuten Zipitria lau urteko haurren irakasle izatea, eta ez zegoen ados. Bost hilabete behar izan zuten ordezkoa topatzeko.  1982an hil zen.
2016a urte berezia da Donostian kultura aldetik, eta 110 urte beteko dira Elbira Zipitria jaio zela. Ziur omenduko dutela Donostiako haurrak eta helduak euskalduntze-alfabetatzean hainbeste lan egin zuen andereño bikaina. 

 

2017an, Elbira Zipitriari buruzko dokumentala bultzatzeko 'crowdfunding'-kanpaina jarri dute martxan.
 

B2
08-06-2015
16166337
00:04:54
17227