New Books Card - Liburutegia
Heriotzaren liburu liluragarria
Zergatik hiltzen gara? Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? Zein da gizakiontzako animaliarik hilgarriena? Eta hil aurretik galtzen dugun azken zentzumena? Bazenekien marmoka batzuek haurtzarora itzultzeko gaitasuna dutela helduak direnean, eta hala berriro ekiten diotela beren bizi-zikloari? Eta badirela heriotza usaintzen duten txakurrak?
Edo behin ugaldu ondoren hiltzen diren espezieak? Zergatik ez dugu heriotzaz hitz egiten?
Heriotza bizitzaren zikloaren parte da. Hiltzea jaiotzea bezain naturala da. Jaiotzen garenean, hiltzea da izaki guztion halabeharra. Naturaren lege sakratuetako bat da.



