New Books Card - Liburutegia
Mati katuek ez dute haginetako minik
Mati eskolatik etxera iritsi, eta gaixorik aurkitzen du Lau katua. Matik ez daki zer gertatu zaion, katuak ezin baitu hitz egin. Lur eta Amalen laguntzaz, Laurentzako sendagaia aurkitu beharko dute., baina ezkutuan gorde nahi dute katua. Beraz, ez dute lan erraza izango, eta abentura dibertigarriak biziko dituzte zergatik gaixotu den jakiteko eta gaixotasun horren sendagaia aurkitzeko.



