detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Basque library

Basque library

Liburu berriak

Literatura

Author: Imanol Elias Odriozola

Hamaika egun Azpeitian

Eskuizkribu hau duela gutxi azaldu zen Itziar Oiartzabalek Azpeitiko herriari emandako Imanol Eliasen funtsen artean. 2013an hil zen idazlea; oraintsu arte, ordea, ez zegoen nobela honen berririk.

Joxe Arruti abokatu zumaiarrak Azpeitira jo du jaso berri duen eskutitz baten misterioaren amuari segika. 1870eko uda da, bigarren gerra karlistaren aurreko giro nahasi betean. Arrutiren ikerketak ezustekotik ezustekora eramango du irakurlea, maiz thriller baten itxura hartzen duen eta pixkanaka argituz joango den nobela historiko odoltsu honetan. Korapiloz jositako hamaika egunek beteko dute narrazioaren hari durduzagarria.

Web Content Display