detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Basque library

Basque library

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Author: Patxi Araujo; euskarazko itzulpena, Idoia Santamaria

Sentsorea zentzu bila : interakzio-poetikak = Sensor busca sentido : poéticas de interacción

Esperimentaltasun artistikoa zenbait prozesuk elikatzen dute. Prozesu horien bilakaerak aurreikusi ez diren konbinazioak sortzen ditu -ahalbidetu baino ez dira egin konbinazio horiek-, eta etengabeko entzutea eta feedbacka gertatzen da ustekabeko ahots horietara eta haietatik. Gorputzaren eta objektu artistikoaren materialtasunaren arteko harremana -objektua edozein motatakoa dela ere- modu gutxi-asko teknologikoan ezartzen da, baina beti modu gutxi-asko zuzenean. Hala ere, bitartekaritza teknologiko digitalean -programaziokoan, elektronikakoan eta hardwareetan-, gorputza eta materia horrekiko kontaktua desagertu egiten dira makinaren prozesuetan eta haren lengoaiaren abstrakzioan, eta agertoki desberdin bat aurkezten dute. Aipatu dugunaren kontrako muturrean, badirudi makina digitalak emaitzak lortzera eta ziurgabetasun oro ezabatzera bideratuta daudela. Algoritmoaren definizioak berak, problema bat ebazteko jarraibide ordenatu eta finituen multzo gisa, argi adierazten du hori: hasierako egoera eta sarrera bat emanik, hurrengo urratsei jarraitu eta ebazpen deritzon azken egoera batera iristea.

Web Content Display