detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Basque library

Basque library

Liburu berriak

Zientzia aplikatuak

general

Author: Eline Snel; Christophe Andréren hitzaurrea; itzulpena, Amets Santxez Munain

Erne eta bare, igelaren pare: meditazioa haurrentzat eta gurasoentzat

Gaur egungo haurrak geldiezinak izan ohi dira, eta nekez kontzentratzen dira. Batzuei lo hartzea kostatzen zaie; beste batzuk estresatuta daude. Nola lagundu baretzen eta erlaxatzen? Nola lortu egiten ari diren horretan kontzentra daitezela?

Meditazioa tresna sinple eta eraginkor bat da: oso ongi egoki­tzen da haurren premietara, eta berehalako onurak ekar diezaz­kieke.

Liburu honetan, zenbait istorio ageri dira, bai eta ariketa sinple eta labur batzuk ere, haurrek egunero egin ditzaketenak. Liburua 5 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da, ariketak elkarrekin egin ditzaten.

Egileak Jon Kabat-Zinnek garatutako mindfulness-metodoan oinarritu ditu bere teknikak. Emaitzek erakutsi dute ariketa hauek egiten dituzten haurrek hobeto lo egiten dutela, gehiago kon­tzentratzen direla, bareagoak direla eta seguruago sentitzen direla.

Erne eta bare, igelaren pare liburuak salmenta-arrakasta handia izan du Herbehereetan eta Frantzian, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.

Web Content Display