New Books Card - Liburutegia
Helduaren akonpainamendua haurraren garapenean: Emmi Piklerren ideiak
Noemí Beneítok horrela dio:
«Haurrari akonpainatzeak helduaren eginkizunaz hausnartzea eskatzen du, helburua ez baita besterik gabe estimuluak aplikatzea, baizik eta haurraren ingurunean dauden pertsonen eragina antolatzea. Haurrari hazkuntza egokian akonpainatzeko, behar-beharrezkoa da eguneroko ekintzak planifikatzea. Jakinda haurrak bere bizitzaren zati bat lotan era bestea esna igarotzen duela, nola antola daiteke egunerokotasuna? Beharrezkoa al da umeari abestea, berarekin jolastea, eta mota eta kalirate guztietako material eta jostailuekin erasortzea? Zergatik dira interakzioak hain garrantzitsuak? Zergatik da rnotrizitate autonorma funtsezkoa? Horrela azaltzen du Beneitok: "Bestea beharrezkoa da nia izan dadin, pentsamendua ez baita hutsetik sortzen, Besteak, eta kontraesana dirudien arren, bestearengandik bereizteak eta distantzia txikiek bermatuko dute haurrak bere buruaren kontzientzia hartzea", Haur bakoitzaren ekirnena libre izateko aukeratik sortzen da: norberak aurkitu behar du esperientziak bizitzeko aukera. Alderatze horren bidez, haurrak konparatu, neurtu, ebaluatu, pentsatu ahal izango du, eta azkenik, bere izatearen eta jardutearen kontzientziara iritsi. Henri Wallon-ek esan zuen: "Heltze funtzionalak ez du ernaitza eraginkorrik erdietsiko, funtzioak trebatzeko eta garatzeko aukera ematen dion objekturik topatzen ez badu'', Emmi Piklerrek abian jarri zuen hori guztia. Eta haurrek arrazoia eman diote.



