New Books Card - Liburutegia
Emakumeak eta itsasoa
Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa ageri da historian zehar. Mito zaharrenetatik hasi eta itsasoarekin lotutako jarduera eta sineskeria bitxienetaraino biltzen ditu bere baitan. Itsasoko ekonomian emakumeak izan duen eginkizuna, guztiz garrantzikoa izanik ere, bere lanaren ikuskatzea eta aitortzea lanbide eta arketipo gutxi batzuetara mugatu da. Duela gutxi arte itsas ikerketarako perspektiba androzentriko nagusiak bigarren planora baztertu ditu emakumeak, beren eginkizunak gizonek betetzen zituzten lanekiko osagarri huts edo kolaborazio gisa bereiziz.
Liburuan (60 orrialde eta 86 irudi duen euskara-gaztelera edizio elebiduna) EHUko irakaslea den Olga Macíasen aholkularitza historikoa izan dugu. Elena Odriozolaren –Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala 2015– laguntza ere izan dugu, bereak baitira hainbat ilustrazio eta maketazioa. Untzi Museoan 2016ko urtarrilaren 29tik azaroaren 20a arte ikusgai egon den "Emakumeak eta itasoa" aldi baterako erakusketa osatzera dator.



