New Books Card - Liburutegia
Laineza : kultura haragi bizitan
Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak askoren artean ondutako liburua aurkeztuko du: LAINEZA. Kultura haragi bizitan. 1960ko urteetan euskal kultura modernoaren olatua harrotu zutenen hitzak eta gogoetak aurki daitezke bertan, batetik; bestetik, gaur egungo euskal kulturaren diziplina ezberdinetako egileen eta artisten gogoetak, pasadizoak, esperientziak, irudiak ageri dira, denboraren ispilu lanak egiten.



