Nazioarteko Zuzenbideari buruzko oinarrizko testuak (II) : nazioarteko erantzukizuna, nazioarteko arauen aplikazioa segurtatzeko prozedurak eta estatuen jurisdikzio-immunitateak
Legeak-Leyes bildumako 23. ale honek euskara juridikoaren funtsezko eremu bat -Nazioarteko Zuzenbide Publikoa- garatzeko eta finkatzeko ezinbestekoak diren testu batzuk jartzen ditu Zuzenbideko profesional, ikasle eta ikertzaileen eskura, baina baita Zientzia Politikoetan, Kazetaritzan, Nazioarteko Harremanetan eta beste zenbait jakintza-arlotan dihardutenen eskura ere.