New Books Card - Liburutegia
Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II
Bilketa lan etnografiko luze, sakon, zabal eta zehatz honek sarrera argigarri bat behar duela dakusat, betiere, irakurle zein ikerlearen lagungarri legez etnolinguistika bidean.
Historia apur bat eginaz, bilketa lan hau 1975ean hasitakoa da. Urte horretan sartu ninduen Ander Manterolak On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia taldean eta orduantxe hasi nintzen Gorbeialdeako mito eta esaundak biltzen Zeberio neure herririk hara hasita, Gorbeialdean jarraitzeko.
Orain aurkezten dudan nire lan honek beste bat dauka aurretik, Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak (Labayru Ikastegia & BBK. Bilbo, 1995) eta oraingo hau jarraipena litzateke baina askoz luzeagoa eta zabalagoa.



