detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Applied linguistics

Applied linguistics

Liburu berriak

Bigarren hizkuntzen didaktika

general

Author: Nere Etxezarraga

Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean

Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean zian diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferentziak saihesteko asmoz. Alabaina, itzulpena baliabide didaktiko egokia izan daiteke, gogoeta metalinguistikoa eta hizkuntzen arteko konparazioa ahalbidetzen baititu. Balio hori are interesgarriagoa izan daiteke hezkuntza sistema eleaniztunetan: euskarazko murgilketa ereduan, adibidez. Halere, gaia gutxi ikertu da eta ez dakigu itzulpena nola erabiltzen den. Lan honetan, lehen hurbilpen bat egin nahi izan dugu: itzulpenak bigarren hezkuntzako euskara irakasgaiko testuliburu batean zer leku duen eta nola lantzen den ikustea da artikulu honen xedea. Horretarako, testuliburuko adibide batzuk aztertzeaz gain, itzulpenaren balio didaktikoa hobeto ustiatzeko zenbait proposamen didaktiko zehatz ere egin ditugu. 

Web Content Display