New Books Card - Liburutegia
Harri Aroko arima izutua
2007ko abuztuaren 7ko egunsentia da. Sargori egiten du eta ganduek estaltzen dute zerua, maindireak larruari eransten dizkio bero sapak, izerdi zantzuak emanez. Gaur gauetik aurrera Perseida izar uxoen gauak izanen dira, baina bart ez zuen gaugiro ona egin izarrei so egoteko, eta ez dirudi gaurkoan ere egingo duenik.
Muskaria Ulizar Goitiondo andreak gaur betetzen ditu 45 urte eta atzo Osina bere jaioterriko Sudorre jaiotetxera hurbildu zen. Bakar-bakarrik. Bakarra eta bakuna baita munduan, beste aro batekoa balitz bezala; beste aroetako kezka eta arduretan murgildurik bizi den izaki bakartia bezala. Osinako Sudorre oinetxeko dorreko gelan esnatu da eta isiltasun sakon-sakona da nagusi. Denboraren isiltasuna. Badaki ez dagoela beste inor etxean eta ohean etzanda gelditu da alditxo batez, au- rreko leiho gotiko bikoitzetik Malkaitz muinoko basoari so, jaikitzeko alferkeria goxoan. Dorreko gela handi honetako bazter guztiak miatzen aritu da ondoren, berrezagutu edo agurtu nahi balu bezala; batez ere, leiho gotikoaren eskuinean dagoen bargeño izeneko altzaria, hortxe aritzen baitzen idazten eta irakurtzen Erramun zaharra orduak eta orduak.
Eta horrela hasten da Patxi Zabaletaren eleberri hau...



